Archivo para agosto, 2016

IRAULI ETA BOSTEKO, BERRIRO LANERA

Gaurko egunez hasten
dira entrenaldiak.
Bihotzeko taupadak
ia azkarregiak,
arnasestu ugari
ta makalaldiak,
gero ondo ibiltzeko
orain izerdiak.

Ahaztu txirrisklasak,
gintonik, JB
txupito, kubata ta
holako edabe.
Ez gaitezela izan
alkolaren mirabe,
gorputza hidratatzeko
ur freskoa hobe.

Irauli eta Bosteko
badoaz lanera.
Gihar, bihotz, birikak
pixkat behartzera;
hortzak estutu eta
izerdia atera:
Aupa mutilak eta
begira aurrera.

Denboraldi berria
laister da hasteko
Orain lana egin behar
gorputza indartzeko
eta depositoa
ongi betetzeko.
AUPA IRAULI eta
AURRERA BOSTEKO!!