IRAULI ETA BOSTEKO, BERRIRO LANERA

Gaurko egunez hasten
dira entrenaldiak.
Bihotzeko taupadak
ia azkarregiak,
arnasestu ugari
ta makalaldiak,
gero ondo ibiltzeko
orain izerdiak.

Ahaztu txirrisklasak,
gintonik, JB
txupito, kubata ta
holako edabe.
Ez gaitezela izan
alkolaren mirabe,
gorputza hidratatzeko
ur freskoa hobe.

Irauli eta Bosteko
badoaz lanera.
Gihar, bihotz, birikak
pixkat behartzera;
hortzak estutu eta
izerdia atera:
Aupa mutilak eta
begira aurrera.

Denboraldi berria
laister da hasteko
Orain lana egin behar
gorputza indartzeko
eta depositoa
ongi betetzeko.
AUPA IRAULI eta
AURRERA BOSTEKO!!

2 comentarios

  1. aingeru

    Kaixo datorren denboraldia 2016/17 ekipo baten bila nabil, berdin zait umeekin edo jokalari helduekin ibiltzera.ezperientzia ahundia daukat eta informeak ere. nahi badezue nirekin hitz egitera,utziko dizkizuet nire mugikorra eta emaila. aldez haurretik eta itxoiten zeure deialdia. eskerrik asko. aingeru.
    653735185
    hernanik13@gmail.com

    MESEDEZ ERANTZUN.

    31 de agosto de 2016 en 11:45 am

  2. Txomin Bornaetxea Estela

    PERUGIATIK

    Bostekok zenbait urte
    baditu gaur egun
    Bakoitzetik atera
    ditut zenbait lagun
    Atzerrian egonda
    zeinen zaila zaigun
    Holakori ez dugu
    aurkituko inun

    Kantxara plazaratu
    arrox edo berdez
    Azken minuturaino
    guztia hemanez
    Ligari hasiera
    heman irribarrez
    Jokalari berriak
    baina arima ez

    17 de septiembre de 2016 en 6:13 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s