ABENDUAREN 17ko JARDUNALDIA

Jardunaldi gazi-gozoa larunbatekoa, futbolarien porrotei basketeko garaipenak batu baitzaizkie.

Irauli Akoek 2-1 galdu zuten Trintxerpen , baina berdinketa ere lortu ahal izan zuten, etxekoen ate barruan sartu eta atera zen baloia epaileak ikusi izan balu hondarreko minutuetan.  Taldeak, orain bezala, bere lana egiten jarraitzen badu Kopako lehia polita ikus genezakela uste dugu eta ea lan horrek saria erdiesten duen denboraldi amaieran.

Irauli Bkoek Herreran galdu zuten Asoleusen aurrean 0-1. Partida oso eskasa, orolorrean, eta dexente gehiago erakutsiko beharko dute urtarrilean hasten den igoera fasean txukun aritu ahal izateko. Talde gaztea izanik gorabehera hauek normalak litezke, eta esperantza dugu, fidagarritasunean hobetuz, garaipen ederrak eskainiko dizkigutela hurrengo hilabeteetan. Animo eta aurrera!!

Bosteko Bko gazteak partida lehiatua izan zuten Soraluzeren aurka, eta prorroga ere behar izan zuten puntu bakarragatik garaipena lortzeko, 56-55. Garaipen honekin, irabazi eta galdutako partidak berdindu dituzte, bosna, eta igo berria den taldearentzat ez da balantze hain eskasa. Denboraldi konplikatua, baina maila mantentzeko helburua lortzeko bidean doaz. Eutsi goiari eta ez ahaztu Bosteko izaera!!

Bosteko Akoen garaipena TAKE Orbelaren aurrean, 55-42, bukaerako emaitzak ematen duena baino lehiatuagoa izan zen. Hala ere garaipen garrantzitsua, 9-1eko balantzea, final fourrerako bidean. Dena den, partidaren komentario aproposagoa egingo digute, Txomin eta Endikaren artean, ondorengo bideoan.

 

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s