URRIAREN 15-16KO PARTIDAK

Aste buru honetan, Irauli-Bostekoko lau taldeak berriro ere lehian izango ditugu, aspaldiko partez. Eta ilusioz iristen gara aste honetara, talde bakoitzak bere helburu propio eta bereziak eskurAtzeko aukera izango baitu. Bestalde, txapelketen zozketa kapritxosoak larunbatean saskibaloia eta igandean futbola izatea egokitu digu, egun bakoitzean diziplina bakarrean zentratu ahal izateko.

Bosteko Bko gazteek larunbat arratsaldeko 18:00etan jokatuko dute Benta Berri Kiroldegian Añorgaren kontra. Aurreko bi partidetan 3 puntu eskasengatik galdu ondoren garaipena erdiesteko unea iritsi dela uste dugu. Taldeak egiten dakiena gauzatzen badu, burua galdu gabe, garaipena ez da urruti ibili behar.

BostekoA ko beteranoak Atletikorekin neurtuko dira Aieten larunbateko 20:00etan. Garaipena erdietsi zuten  azken partidan eta oraingo honetan bide berean jarraitzeko aukera aproposa  iruditzen zaigu. Atleticok hasierako bi partidak irabazi baditu ere, hirugarren honetan Bostekoren aurka galdu beharko luke. Gutxienez, hori espero dugu jarraitzaileok.

Hurrengo partida igandeko 10:30etan izango da Michelingo futbol zelaian. Bertan Irauli B Texas Lasartearrarekin lehiatuko da. Orain arte partida guztiak irabazi ditu Iraulik, baina ez da deskuidatzeko momentua; hobe puntuak orain bildu, azken momentuan lortu ezinean ibili behar baino. Bestalde, taldea ongi josteko garaipenak baino hari hoberik ez da.

Irauli Akoek etxean jokatzen dute, igandean 12:15etan. Ez dute aurkari errazik (horrelakorik ez dago multzoan), Beti Ona, Errenderiko taldea. Lehen partida itxaropentsuaren ondoren bidea aurkitu ezinik dabilela dirudi gure taldea, eta igande honetakoa aukera polita izan daiteke ekipoak dituen balioak eta gaitasunak erakusteko. Ea partida on bat disfrutatzeko beta dugun igandeko bermut orduan.

Aupa ba mutilak eta igandean lau taldeen plenoa ospatzera.

GORA IRAULI-BOSTEKO!!!

Una respuesta

  1. Lekube

    Ánimo eta zorte on talde guztiei!!

    15 de octubre de 2016 en 12:13 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s