BIHOTZA ERDIBITURIK

DSCN2327-2

 

IRAULI “B” 0 – IRAULI “A” 2

Irauli B: Eñaut, Inziarte, Markos, Yusta, Josu, Joannis, Iban, Borja, Igor, Alex I., Iker. Bigarren zatian ere atera dira: Sustaeta, Alkorta, Jonba, Javi Fdez, Alex Rguez

Irauli A: Ugaitz, Fierro , Peña , Viti, Lekube, Iaz, Alex Valero, Miguez,Mikel Eizmendi, Amigo, Poza. Bigarren zatian ere atera dira: Jon, Fito Unai Guariste, Iñigo Eizmendi.

Arbitroa: kategoriari dagokiona

Giro hotza, euritsu eta haizetsua Herreran, baina hala ere berrogeiren bat ikusle bertaratu dira.

Zein maite duzu gehien, Anetxu edo Xabiertxo? galdetzen zaionean guraso bati bere bi seme-alabei buruz, biak berdin edo zer galdera klase den hori erantzungo dizu, Eta ez zaio arrazoia faltako.

Horrela zegoen gaur kronikalaria gure bi taldeen norgehiagoka historikoaren aurrean. Ezin bata edo bestea hautatu eta bihotza erdibitua izanik partida ere horrelakoa atera da, zati bana talde bakoitzarentzat, nahiz eta emaitza Akoen alde erori.

Lehenengo zatian B taldea izan da gailena, gogo eta presio handiagoarekin atera dira eta zelai erdian nagusitu dira, baloia azkar mugitu dute, baita arriskua sortu ere. Horrela joan da lehen ordu laurdena, baina Akoak pixka bat esnatu direnean, konbinazio azkar bat egin ezker hegaletik, Poza erdialdera barneratu eta falta arriskutsua egin diote. Amigok atera du eta zuzenean sareetara. Gehiegizko zigorra Bkoentzat, ez dira, baina, kikildu eta jokoa kontrolatzen jarraitu dute eta Ugaitzek atera behar izan ditu hiruzpalau baloi arriskutsu.

Bigarren zatian panorama aldatu da. A taldea serioago atera da eta aldaketek arrisku handiagoa sortzeko aukera eman diote. Nekea nabaritzen hasi da jokalarien artean eta Akoek jokoa konbinatuz batzuetan edota baloi luzeekin jokatuz besteetan arriskua sortzen hasi dira. Ordu erdira Vitiren baloi sakon batek Bkoen lineak gainditu ditu eta Unaik, bakarrik, primeran gurutzatu du ate barrura. Partidak, hala ere, bizi jarraitu du, amaiera arte Bkoek ez baitute amore eman, baina emaitza mugiezina bihurtu da.

Zorionak Akoei, Kopa fase honetarako lehen 3 puntuak lortu baitituzte, baina zorionak baita Bkoei ere, oso partida lehiatua planteatu dutelako eta itxura benetan ona eman dutelako Herrerako futbol zelaian. Partida ostean taldekide guztiek Jokin eta bere emazteak prestaturiko bazkalaurrea gozatu dute elkarrekin giro ezin hobean. Bejondaiela bi taldeei!

Kronistak bihotza erdibitua zuela esan du hasieran eta ez da egia, bihotza urratua baitzuen, iraulitar guztiak bezala, gaur Herrerara hurbildu diren ikusle-jarraitzaile horien artean hutsune nabaria baitzegoen, Asier gure kidea falta zen, erietxean baitago. EUTSI ASIER!!! Eta besarkada bat Marijose eta Maialeni.

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s