GARAI GOGORRAK !

Bosteko A.  56  –  78  Donostia Dolphins

Bosteko A.  47  –   57  Alde Zahara K.K.E.

Pasa diren bi asteburuetan saski baloiko lehen ekipoak bi partiduak galdu ditu. Biak arerio zuzenen aurka, eta biak sentsazio eskasak utziz. Lehena, sorpresa bezala kontsideratu zitekeen, aurreko urtean mailaz igotako ekipo berria (aspaldiko ezagunez osatuta badago ere) arazo gehiegirik gabe gainditzeko esperantza bait zegoen aldagelan,  baina ezusteko galanta jaso genuen hauen seriotasuna eta kalitate ikusita. Lehen zatian 20 puntuko errenta atera, eta diferentzia horri buelta eman ezinean ibili ginen 40 minutuetan zehar. Bigarren partidua ordea, liga honetako beteranoak diren Alde Zaharreko lagunen aurka izan da. Ondo baino hobeto elkar ezagututa ere, beste behin gu baino gehiago izan dira, batez ere kontzentrazio aldetik.

Oso izaera desberdineko partiduak izanda ere, ez gera gai izan gure egoera zuzentzeko, eta beraz ezin da “ratxa txar” honen justifikaziorik kanpoko faktoreetan bilatu. Argi dago arazoa gure baitan dagoela, eta zorionez horrek esan nahi du irtenbidea ere gure esku egongo dela.

Berriz ere garaipenak iristeko, horretarako gogoa izatea eta adieraztea izango da lehen pausoa. Bakoitzak bere barruan daukan pumaren amorrua indarrez ateratzea ezinbestekoa da, garai batean izandako ekipo sendo eta inposatzailea izatera itzuli nahi badegu.

Eta inork dudarik badu, argi geratu dadila ez dugula amore emango. Bukaera arte saiatuko gera eta.

Una respuesta

  1. Eusebio

    Eskerrikasko kronikengartik! Eta taldeari animo, Irauli- Bostekoko zaleok konfidantza daukagu taldearengan!

    11 de noviembre de 2015 en 4:57 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s