BERDINKETA BAT BAINO GEHIAGO

Lizeo Santo Tomas 0 – 0  Irauli B

Jokalariak: Eñaut. Josu, Iñaki, Markos, Aitor, Joannis, Borja, Iban L., Iban H., Alex eta Jon.

Bigarren zatian sartu ziren: Diego, Ritxar, Richard, Javi eta Yusta.

Giro bikaina Berion, epelegia agian futbolean aritzeko.

Ez zen partida erraza espero, eta horregatik ezinbestekoa zen jokalari guztien parte-hartze sutsua, konzentrazioa eta ordena ez galtzea, eta erabat solidarioak izatea taldeko esfortzuan. Eta horrelakoa izan zen lehenengo zatia; ongi ez bagenuen jokatu ere, beraien erasoak ezerezean uztea lortu zen estualdi handiegirik gabe. Hala ere, zelai erdian beraiek nagusi ziren eta ez genuen lortzen jokaldi garbiegirik egitea. Baloia mugitu eta zelaia zabaldu genuen apurretan bai iritsi ginela aurreraino, baina arrisku handiegirik gabe. Beraiek, ordea, lehen zatiaren amaieran aukera pare bat oso arriskutsuak izan zituzten, baina hor azaldu zen maisuki Eñaut, atzelarien laguntza paregabearekin gainera.

Bigarren zatia, orekatuagoa izan zen; beraiek joko azkarra egiten saiatu ziren, sakonean (eta jokoz kanpoan)  baloiak sartuz, baina arbitroaren begirada luzeak batetik, eta zentralen atentzioa eta laguntzak bestetik hutsean utzi zituen lizeotarren ahaleginak. Iraulik, bestalde, aldaketa mailakatuak egin zituen, indar freskoagoak sartuz, eta horrek ere aukerak eman zizkion taldeari arriskuarekin aurrera iristeko. Joan-etorriko jokoa bihurtu zen partida, oso arriskugarria bientzat, edozeinetan gola eror baitzitekeen, ate batean nahiz bestean, baina ez zen horrelakorik suertatu eta puntu banaketarekin amaitu zen partida. Azpimarratzekoa taldeak partida amaieran oraindik zuen hauspoa, fisikoki ez baitzen behera erori, eta kontuan hartzeko datua da. Segi horrela!!

Puntu bakarra, bai, eta puntu guztiek berdin balio dutela badiote ere ez dira denak berdinak; puntuaren balioa bere osotasunean neurtzeko egindako ahalegina eta jokalari guztien konpromisua azpimarratu behar dugu eta taldearen eraikuntza-prozesuan urrats garrantzitsutzat joko genuke igandean jokatutako partida.

Bukatzeko, ongi etorria eman nahi diogu taldera iritsi berria den eta igandean debutatu zuen Richard jokalariari. Animo eta aurrera kide guztiekin!!

Anuncios

Una respuesta

  1. Josu

    Oso kronika ona. Eskerrik asko. GORA IRAULI

    19 de octubre de 2015 en 6:45 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s