GUTXI GINEN, BAINA GEHIAGO IZAN GARA

BOSTEKO A. 68 – 52 DKS

Liga hasi urretik aurten 12 jokalariko plantila bat osatzea izan genuen helburu, beste urtetan hainbatetan gertatu zaigun jokalari faltari behar den bezala aurre egiteko asmotan. Gutxik aurreikusiko zuten ordea, laugarren jardunaldirako bost bajarekin aurkeztuko ginenik. Eskerrak beste behin ere, bigarren ekipoko Egoitz eta Rodrik bostekoa luzatu diguten, haien klubarekiko konpromezua eta seriotasuna argi utziz berriz ere.

Aurrean DKS eraberritu bat aurkeztu zitzagun, kalitate handiko fitxaketekin (aspaldiko lagunak) eta aurten aurrerapauso bat emateko intentzio garbiarekin. Beraz, partida parekoa espero zen hasieratik.

Lehen laurdenean saskiratzeen elkar trukaketa bat eman zen. Bakarkako jokaldietan etorri ziren gure aldetik puntu gehienak, eta defentsan akats batzuen ondorioz aurkariak jautiketa libreen lerrora gehiegitan joan ziren. Hori zela eta, lehen hamar minututan bi puntuz azpitik amaitu genuen. (14 – 16)

Bigarren laurdenean errotazioak hasi ziren bi taldeetan eta gure taldean jokoaren kalitatea mantentzea lortu zen bitartean, parekoek gahinbera nabaria izan zute, naiz eta markagiluan oraindik diferentzia hori gehiegi ez nabarmendu. Atsedenaldira bi puntuz aurretik joan ginen eta batez ere irabazteko aukera garbiak buruan. (30 – 28)

Hirugarren laurdenean gure jokoan aurrerapauso bat eman zen, baloiaren mugimendu akarragoarekin, eta erabakiak hartzeko bildurrik erakutsi gabe. Zorionez parekoak ez ziren kalitatezko fitxaketak egin dituzten bakarrak, eta Bosteko A.ko etorri berriek heuren doaiak plazaratu zituzten bigarren zati osoan zehar. Nabarmena izan zen ere Rodriren ausardia lehen minutuetan 6 puntu jarraian gauzatuz. Guzti honi esker azken hamar minutuetara 5 puntuz aurretik joan ginen, baina batez ere erasoan nagusitasuna erakutsiz, 12 untuz aurretik ere jartzera iritsi bait ginen. (47 – 42)

Defentsa hobetzea besterik ez zen falta. Aurkariak gogorrak ziren eta gu ere ezin ginen atzean geratu arlo horretan. Zoritxarrez, eta nahikoa ez balitz ere, Asier Mendiren lesioa zela eta, seigarren bat gehitu zitzaigun lesionatuen zerrenda luzera. Baina aurkako faktoreei aurre eginez, azkeneko laurden borobila egin genuen. Defentsa serioa, eta eraso eraginkorrarekin, DKSren remontadarako edozein esperantza ezerezean uztea lortu zen. Hamaierara hamasei puntuko alde erosoarekin iritxiz. (68 – 52)

Jende asko ados egon ez arren, kantitatea eta kalitatea ez doaz beti elkarren ondoan. Izan ere larunbat honetan gutxiago ginen…. Baina gehiago izan gara.

 

2 comentarios

  1. Txomin

    Zorionak taldeari!!! Garaipen garrantzitsua izan da asteburu honetakoa! Gutxinaka lortuko dugu taldea geroz eta hobeto ulertzea eta ea errekuperatzen ditugun jokalariak denak batera egon arte! Aupa Bosteko!

    18 de octubre de 2015 en 11:07 pm

  2. dragusin

    Tras la derrota contra el Askatu era necesaria una victoria como esta. A pesar de las bajas el equipo jugó un partido muy serio y sobre todo una segunda parte muy buena. A destacar la contribución de los dos B que participaron. Esto es un club donde unos equipos ayudan a otros. A ver si también los del A siguen echando una mano a los del B.

    19 de octubre de 2015 en 11:06 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s