ARRI BKL 57 – 59 BOSTEKO

Hemen duzue Bosteko Aren partiduari buruz Beasainen komentatzen zutena:

Data: 2015/09/19

Partidua: ARRI BKL Vs Bosteko-A

Emaitza57-59

KRONIKA:

Ezin izan du garaipena lortu Arri B.K.L-ko senior mutilen taldeak denboraldiko lehen partiduan (57-59)
Aurre-denboraldi gogor baten ondoren asteburu honetan ekin diote aurtengo denboraldiari beasaingo senior mutilen saskibaloiko jokalariek. Ezin izan dute ordea nahi bezain ongi ekin. Arerioa Bosteko Irauli talde donostiarra izan zen eta azken urteetako sailkapenari erreparatuz, Final Fourren sartzeko saltsan ibiltzen den taldea dela jakina zen.
arriB.K.L-ko jokalariek hasieratik nahi izan zuten beraien erritmoa ezarri, eta helburutzat hori jarriz, lehen laurden parekatu bat ikusi zen 12-14 ko emaitzarekin amaituz. Argi geratu zen lana 40 minutuetan egin beharra zegoela. Hasierako lan gogor honek ez zuen eraginik izan 2. laurdenerarte, non markagailua etxekoen alde finkatu zen 31-22 emaitzarekin atsedenaldira iritsiz. Partidua bide onetik zen beasaindarrentzat.
2. zatian partidua erabat itsusitu zen. Nahiz eta lehen zatian partidua geldi une askoz beterik egon, bigarren zatikoa harrigarria izan zen. Epaileak uneoro partidua gelditzeko asmoa erakutsi zuten, argi utziz erasoko faltak zirela beraien gustuko jokaldiak. Honela talde donostiarra gerturatzen joan zen markagailuan, azken minutuan partidua berdintzea lortu eta 8 segundu faltan aurrea hartuz. Beasaindarrek 2 jaurtiketa libre izan zituzten partidua berdintzeko baina ezin izan zituzten hauek gauzatu eta 57-59 emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.
Datorren igandean Astigarragara joan beharko dute lehengo urtean mailaz jatsi zen talde zail baten aurka jokatzea, ea denboraldiko lehen garaipena lortzen duten.
Partzialak:12-14, 19-8, 14-18 eta 12-19
Faltak:37-22
JO TA KE B.K.L.

 

Anuncios

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s