5/8   EZ DA NAHIKOA

Aste santuko oporren itzulera ez da izan desio genuen bezalakoa. Bi norgahiagoka irabazteke, eta Final Fourrerako biletea jokoan.

Baina guzti horren gainetik, helburu garrantzitsuago bat adostu zen. Zortzi laurdenak irabazi, eta urtea sentsazio onekin amaitzea.

Lehen hitzordua Ordiziakoen aurka izan zen etxean. Nahiz eta partiduak zailtasun gehiegi ez eskaini, ez zen erraza izan kontzentrazioa mantentzea. Lehen laurdenean ondo hasi ginen, eta eraso onak eginez markagailuan abantaila hartu genuen. Baina azkar etorri zen lehen okerra. Bigarren laurdenean ligako azkeneko ekipoa gu baina gehiago izan zen eta markagailu partzialean lehen porrota etorri zen. Eskerrak partiduaren exigentzia ez zela beste munduko, eta esfortzu gehiegirik gabe bigarren zatian bi laurdenak irabaztea lortu genuen. Sentsazioak orde ez ziren bikainak izan.

 Ligako azkeneko zita Beasainen izan zen. Dagoeneko lauko finalerako aukera ia ezinezkoekin hamar minutuko laurdenetan gaientzeko gogoz hasi genuen partidua. Lehen laurdena puntu batez, eta bigarrena bosteko abantailarekin. Eta momentu horretan amaituko balitz liga arro egoteko moduan egongo ginateke.

Bi laurden geratzen ziren jolasteke ordea. Eta badirudi helburuak erabat ahaztu zituela ekipoak. Izan ere azken bi laurdenak, bata bestea baino okerragoak izan ziren. Azkenean Beasainekoentzat partidua, eta Irauli Bosteko esku hutsik etxera.

 Pena izan da. Zortzi aukera izanda, hiru aldiz huts egitea ezin da esan sentsazio onak ematen dituenik.

 Ea ba datorren urtean…

Anuncios

Una respuesta

  1. TEMPLARIO

    TRISTE DÍA EL DE HOY, AL DESPERTARNOS CON LA NOTICIA DEL FALLECIMIENTO DE LA MADRE DE AITOR AGIRRE “AITORTXO”. DESDE AQUI TODO NUESTRO APOYO A EL Y A SU FAMILIA EN ESTOS MOMENTOS. DESCANSE EN PAZ.

    27 de abril de 2015 en 10:51 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s