ASPALDIKO PARTEZ !

ATLETIKO SAN SEBASTIAN 51 – 79  BOSTEKO IRAULI A.

 Ez nuke esango oso memoria txarra daukadanik, baina aspaldi ez nuela ikusten gure taldea horrelako ikuskizuna eskaintzen…

Ametsetako lehen laurden batean, baloi errekuperaketak, kontra erasoak eta birrintzeak ikusi ziren Bera Bera kiroldegian. Ordezkoen aulkia lehen lerroko palkoa bihurtu zen eta zenbaiten artean tabernara igotzea komentatu zen. Baina partidu guztietan bezala, aurkaria esnatu ahala (eta jokalarien erlaxazio apur baten laguntzarekin) markagailuan ateratako aldea murrizten joan zen.

Bigarren laurdenean aulkia mugitzen hasi zen bi taldeetan, eta gure kasuan konzentrazio maila nabarmen jaitsi zen. Orain gu ginen baloiak galtzen genituenak, eta zonakako defentsaren aurrean hirukoa besterik ez genuen ikusten irtenbide moduan. Sartzen ez ziren hirukoak…

Atsedenaldian indarrak berrituta, eta solas aldi luze baten ostean, defendatzeko prest atera zen taldea. Eta hirugarren laurdenean jarritako fundamentua, laugarrenean ere mantendu zen. Defentsako seriotasunari Agirreren eskumutur beroa gehitu zitzaion, Atletikoren edozein aukera zapuztuz.

Amaieran 28 puntuko aldea, bi birrintze, eta sei hiruko jokalari baten partetik laurden bakarrean. Ia ba ez degun gehiegi itxaron behar horrelakoak berriz ikusteko…

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s