KUPIDOREN ZIZTADA

Alde Zaharra K.E.  46  – 45   Irauli Bosteko A.

Otsailaren 14 batean amaiera ederreko amodiozko historioz betetzen digute burua. Baina larunbat arratsaldean, gure arteko inor gutxik utzi zuen joko zelaia irribarre batekin aurpegian. Guri pelikulako galtzailearen papera tokatu zitzaigula baitzirudien.

Lehen laurdena indartsu hasi zen. Puntu asko bi taldeen aldetik eta batez ere joko azkarra eta geldiune gutxikoa. Defentsak ez ziren oso azpimarragarriak izan, baina bai uztailaren azpian ematen zen kontaktua, partiduaren gogortasunaren adierazle.

Bigarren laurdenean norgehiagokaren egiazko aurpegia ezagutu genuen, lehen hamar minutuetako mozorroa alde batera utziz. Defentsak seriotzen joan ziren, eta saskiratze bat lortzea gero eta zailagoa zen partidua aurrera joan ahala. Ekipoa egoera onean iritsi zen atsedenaldira. Falta gutxirekin eta arerioa mendean hartzeko aukeretan zeharo sinetsita.

Hirugarren laurdenean nekea nabarmentzen hasi zen gure jokalarien artean. Zortzi jokalari eskura izanda, eta haietatik bi lesiotikan itzuli berriak, errotazioak ez ziren errazak izan partidua maisutasunez zuzendu zuen Gaizkarentzat. Baina laurden osoan zehar berdintasuna gailendu zen bi taldeen artean.

Azken hamar minutuak indartsu hasi genituen defentsan, baina erasoan ideien eskasia nabarmena izan zen. Horrek eragotzi zuen markagailuan errenta apur bat ateratzeko aukera, eta bukaeran determinantea izan zen. Azken  minutuetan ez ohiko akats bat baino gehiagoren ondorioz, balantza Alde Zaharrekoen aldera irauli zen.

Gehienetan, amodiozko pelikulan zehar, neska panpoxa pertsonai gaiztoarekin joaten da momenturen batean. Baina pelikula hau ez da oraindik bukaerara iritsi.

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s