GAZTE AZKUENE  0 – IRAULI B 0

Doinua: Norteko trenari.

 

Hitzordua Trintxerpen genuen

pasa den larunbatean,

aurrean Gazte Azkuenekoak,

nola ez sasoi betean.

Irauli ere ongi atera zen,

serio erabatean,

gustora txalotu genituen

dardarizoen artean.

 

Bai giro hotza han zegoena

zelairatu zirenian,

Ugaitz, Iñurri, Josu  ta Javi

Iñigo, Markos atzian,

Iaz, Beñat eta Asier Fierro

kokatu ziren erdian,

Besne eta Joseba Amigo

biak aurreko aldian.

 

 

Trintxerpen ezin dugu irabazi,

hori da kontu zaharra,

ezin portu aldekoei gailendu

nahiz jarri sua ta garra.

Beraiek ere ez zuten lortzen,

partida zihoan parra,

dudarik gabe arbitroa zen

agintzen zuen bakarra.

 

Horrela lehenengo zatia

eta gero bigarrena,

egiten gendun aukeraren bat,

baina ezin sartu, hau pena!

Aldaketak ere egin ziren

Poza, Ioannis aurrena,

gero Ivan eta Aritz barrura

alperrik  haien kemena.

 

 

Ezin inork inori gaina hartu

partida horrela zihoan,

hotzikarez esaten genuen

“Arbi, bukatu behingoan”.

Baina ustekabeko ekintza

iltzatuta dut gogoan,

nik ikusi dut ikustekoa

Beñat Iñurri erasoan.

 

Deskontuko minutuak ziren

dena amaituta, baina

arbitroak penalti pitatu

gure kontra, alajaina.

Aurrelariak nahi omen zuen

engainatu atezaina,

Ugaitzen baloia urrundu zun

hor partidako hazaña.

 

 

Hantxe bi puntu galdu zituzten,

horrela liteke esan,

gu bakarrakin pozik ordea,

gustura eta patxadan.

Baina puntu asunto honetan

Ugaitz izan da primeran,

geldiketa bakarra egin du

ta puntu denak eraman.

 

 

4 comentarios

  1. Bizargorri

    Bikaina gure Txirrita partikularrak egindako kronika. Baina hau izan al da asteburu honetako partida bakarra? Edo, gainontzeko ekipoek ez al dute jarraipen mediatikorik?

    10 de febrero de 2015 en 6:48 am

  2. Aupa Iñurri

    Kronikan irakurri dudana
    ez zait batere gustatu,
    jokalari-entrenatzailea
    horrela txantxetan hartu.
    Aupa Iñurri inurritegiko
    ahots, buru, izpiritu,
    eta gainera hurrengo partidan
    baietz goltxoren bat sartu.

    10 de febrero de 2015 en 6:58 am

  3. Erreotxo

    Aupa Iñurri izenarekin
    peña bat dago sortua
    Beñat Iñurritegin defentsan
    jarri duena helburua.
    Defendatzaile izateaz gain
    propagandista sutsua
    beretzat prestatzen hasi dira
    Estradak duen lekua.

    Idatzi dituzten bertsoetan
    horrela zaie igarri
    Estrada harmailetan utzita
    jarri nahi dutela Iñurri
    “jokalari ta entrenatzaile”
    inorentzat ez da berri
    kilometro erdia egiteko
    dabilela nahiko larri.

    10 de febrero de 2015 en 6:05 pm

  4. Aupa Iñurri

    Erreotxo bazterrak nahasteko
    baduzu, bai talentua
    entrenatzailea ordezkatzea
    hori da zure inbentua.
    Aitorrek hartu du aurten postua,
    badu bai pulamentua,
    eta gainera apurka-apurka
    hartzen ari da eskarmentua.

    Parte hartzaileen arteko oreka
    lortu behar du talde batek,
    bestela ez da talde izango,
    horrela esan dezaket.
    Bostehun metroren asunto hori,
    Erreotxo zer esatek!
    Iñurrik kilometro erdia
    beste guztiak Beñatek.

    11 de febrero de 2015 en 9:11 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s