ESKEAN JOAN ETA HUTSIK ETORRI

Santa Ageda datorrela eta, gaurko kronika, bere omenez, bere koplatan doa.

Gaurko kronika koplatan doa

 modu xelebrean, hara,

larunbateko hiruterdietan

Alegira etorri gara.

 

Futbol zelaia “Elorri”

ta giroa negu gorri,

eguraldia oso eskasa

ez da ikusle asko etorri.

 

 

Gaurko kronika…

Ongi gustura hasita

aurretik jarri gara eta

arbitroak oparitu die

penalti eta berdinketa.

 

Gaurko kronika…

Bigarren zati zabarra

egokitu zaigu txarra,

ez dugu aukera asko egin

gainera euri kazkabarra.

 

Gaurko kronika…

Penaltia izan da baina,

gure aldekoa alajaina,

Alegiko atezainak gelditu,

galdu da aukera bikaina.

Gaurko kronika…

Hondar, putzu, harri txintxarri,

ezin baloia ondo jarri,

Intxurrekoek holakoetan

ez dute galduko sarri.

 

 

Gaurko kronika…

Alboko bide zuzena,

ongi ikasia zutena,

eta horrela korner batean

sartu dute bigarrena.

 

Gaurko kronika…

Intxurrek bere ardura

eta horrela heldu da

ezkerretik eskuinera eta

hirugarrena barrura.

 

Gaurko kronika…

Hau guztia gutxi bada,

denbora amaitua jada,

kanpotik jaurtiketa eder batez

laurekin Donostiara.

Agur lagunok, bukatu da eta

gaurko kronika bustia.

Ea hurrengoan ez den izaten

gaurkoa bezain tristia.

Una respuesta

  1. Iñurri

    Kronika bikaina bertso bidez, pena emaitza. Oraindik partidu eta puntu asko dago biltzea bidean, amorerik ez eman oraindik asko duzuela esateko!

    1 de febrero de 2015 en 10:04 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s