ALLAHU AKBAR

TECNUM 77 – 53 IRAULI BOSTEKO A

Gizateriaren hainbat gertakizunei azalpen logiko bat aukitzen ez zaienean agertu ohi dira justifikazio erlijiosoak. Atzokoa ordea ez zen izan joko zelai sakratura ateratzeagatik zortzi aroxa koloreko pekatariei inposatutako jainko ahal guztidunaren zigorra. Ezta inondik inora ere.

Hasieratik ikusi zen jokalari santuen artean zein zen San Pedroren diszipulua. Norgehiagoka irabazteko giltza zeukana. Bere taldeko lehen 8 puntuak berak lortuta, argi zegoen gure defentsa bere gain oinarritu beharra zegoela. Hala ere erasoan saskiratze landuak lortuz eta defentsa onargarri bat burutuz lehen laurdena 14 – 11ko emaitzarekin amaitu zen.

Bigarren laurdenean errotazioak gauzatu ziren, talde batean bestean baino gehiago aulkitxoaren magnitudea dela eta. Baina bi taldeek mailari eutsi zioten, portzentai apur bat hobeekin aurkarien aldetik. 33 – 25.

Atsedenaldiaren ondoren etorri ziren izurriteak. Lehen zatian saskiratze portzentaiak ez baziren beste mundukoak izan… Laurden honetan huts egiteen errekorrak hautsi genituen. Gainera defentsan ere beherakada nabaria izan zen, eta horrek markaiguan izan zuen islada. 53 – 37.

Laugarren laurdena ordea garaipenean sinetsita hasi genuen. Sinesmena izaten baita etsipenaren soluzio zuzena. Beraz Al Aqsa-ko martirien fanatikoen jarraitzaileak bagina bezala, genuen guztia emateko prest kantsaratu ginen. Defentsako agresibitatea nabarmen igota 4 puntura hurbildu ginen, hogei puntuz azpitik egon ondoren.

Baina, gaur egungo mundua ez dago prest pekatariei garaipena merke lagatzeko. Eta azken bost minutuetan jaun goikoaren pareko saskiratzeei esker, berriz ere Tecnum-ekoak markagailuan aldendu ziren. 77 – 57.

Kalitate handiko talde izan degu aurkari, eta merezimendu osoz eraman dute partidua. Gure lana ordea, txalotzeko modukoa dela ere ezin da ukatu. Sinisten jarritu beharko…

2 comentarios

  1. amendi

    Lan ona larunbatean eginikoa mutilak! Horrela jarraitu behar degu!!

    25 de enero de 2015 en 7:48 pm

  2. txomin

    Ikaragarria kronika! Sinisten jarraitzeko modukoa!🙂

    27 de enero de 2015 en 6:27 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s