Egunero ikasten da zeozer

GOIERRI KE (sub 23) 52-89 BOSTEKO IRAULI (sub 36)
Urteko azken norgehiagoka batzuentzat tramite hutsa zela pentsa zitekeen. Baina, partiduak ez dira jokatu baino lehen irabazten, eta guretzat premiazkoa zen garaipena lortzea urtea final four postuetan amaitu ahal izateko.
Lehen laurdenean partidua irabaztera atera zen bosteko titularra, eta 5 minututan 15 puntuz aurretik jarri ginen. Berehala ulertu genuen partidua gurea izango zela gauzak oso gaizki egin ezean, eta bestelako helburu batzuk markatzen hasi ginen.
Batzuentzat joko zelaietan sentsazioak berrskuratzea, besteentzat konzentrazioa puntua mantentzea markagailuaren aldea handia izanda ere. Baziren ere puntuak norbere estatistiketan pilatu nahi zituztenak, edo gehiegi nekatzeko asmoa ez zutenak. Helburu gehiegi zazpi jokalari operatiboz osatutako taldearentzat.
Partidua galtzeko arriskua urrun mantendu zen bukaera arte. Baina hala ere 37 puntuko aldearekin irabazten diren partiduetatik gauza asko ikasi daitezke. Kasu honetan denok helburu berdinekin jolastea gure mesedetan izango dela argi geratu da.
Bestalde, ez dezagun ahaztu urte batez gehiago, Irauli Bosteko ligako hoberenen artean mantentzen dela, eta hori ospatzekoa da. Lan egin dezagun beraz, 2015-a igaro zaigun urtea bezain ona izan dadin.
GABON ZORIONTSUAK DENOI!!!!!

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s