ISPILUAREN BESTE ALDEAN

Bosteko Irauli 65 – Hernani KE 64

Hemen duzue ispiluaren beste aldetik ikusitako kronika:

Larunbatean Anoetan gurekin edo gipuzkoarrekin zerikusirik duten taldeek ez dugu zorte haundirik izan. GBC-k luzapenean galdu zuen; emakumezko lehen mailako UPV taldeak (non gure klubeko Roge 2. entrenatzailea den) luzapenean galdu zuen ere… eta guk luzapenan ez, baina osta-osta. Partidu osoa aurretik joan ondoren, bukatzeko segundu eskasak geratzen zirenean haiek aurretik jarri zitzaizkigun eta horrela amaitu zen partida, erreakzionatzeko ahalmenik gabe.
Bi talde jator eta euskaldunen artean, gora beheraz beteriko norgehiagoka polita eta estua ikusi zen. Epaileak protagonistak izan zirela egia da, baina bi taldeak berdin kaltetuak izan ginela ere bai. Guk, barruko jokuan batez ere, kanporatu ugari izan genituen, baina baita beraiek ere. Guk egindako hutsak kontutan hartzen baditugu… ezin epaileei ezer leporatu.
Aurreko bi partiduekin alderatuz jarrera zertxobait hobetu da, baina asko geratzen zaigu oraindik, ez da nahikoa, inuxentegi gara. Zenbat konzentrazio akatsak izan genituen kontutan harturik… eta puntu bakar batez galdu genuen. Gure areriotaz aldentzeko aukera paregabea alde egiten utzi dugu.
Espabilatzeko garaia da. Maila honetako talde onenekin lehiatzen ari gara eta horrek esijentzi haundiagoa eskatzen digu, bai ala bai, ez dago beste biderik.
Datorren larunbatean sailkapenean aste honetan harrapatu gaituen beste taldearen aurka jokatuko dugu Hernaniko kiroldegian. Aitzakiak bukatu dira, dena
emateko garaia heldu da. Prest ez dagoenak badaki zer duen zai.
Egurra larunbatean!!!

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s