SANTA LUZIA, EGUNA MOTZA ETA GAUA LUZIA

IRAULI B  0  – EAS 08  3

Irauli B: Ander, Aritz, Josu, Markos, Peña, Iñigo, Beñat, Jon B., Poza, Ritxar, Joseba.  Bigarren zatian atera ziren Ivan, Diego, Erik eta Iker.

Arbitroa: Ongi, baina koldar xamar txartel gorria merezi zuen sarrera batean

Kantinako zerbitzua: Beti bezala, primeran.

Gertaera aipagarriak: Santa Luzia egunez jokatu zen partida Herreran, eta esaera zaharrak dioenari jarraiki Herrerako argi artifizial “dirdiratsuak” disfrutatzeko beta izan genuen.

Azken partidan Amara Berriren aurrean berdinketa lortu ondoren EASen kontrako erronka, lehen postua jokoan duen taldea, zaila ematen zuen aldez aurretik. Animoa ez zen falta Iraulin, baina baja dexente zegoen ekipoan eta horrek ere ez zuen partida erraza iragartzen.

Hasiera batean EAS bizi atera zen eta zelaiaren erdialdearen jabe eginez eraso arriskutsuak gauzatu zituzten, baina golaren helburua erdietsi gabe (Anderren geldiketa eder bat azpimarratu behar, zalantzazko despeje baten ondoren). Ordu erdiaren bueltan Irauli lasaituz joan zen eta aukera onen bat ere sortu (pena Markos ez zela ongi iritsi Aritzek falta batean jarritako baloi zoragarrira). Baina atsedenaldirako lau minutu falta zirela EASek eskuinetik egindako eraso batean aurrelariak primeran gurutzatu zuen sareetara; 0-1, aldagelara, eta ikusitakoaren arabera balekotzat jo behar emaitza.

Bigarren zatian taldeak pausu bat aurrera egin zuen eta zelaiaren erdialdean nagusitzen hasi zen, eraso azkar eta arriskutsuak eratuz (Ritxarrek ezkerraldetik egindakoak aipu). Ez genuen golik sartu, baina ez gogo eta meritu faltagatik. Irauliren nagusitasunari urduri eta haserre erantzun zion EASeko entrenatzaileak 3 jokalari batera aldatuz, ea jokoaren norabidea zuzentzen zuten. Ez zeuden EASekoak partida ez irabazteko, klasifikazioan dituzten interesak kontuan izanik. Aldaketak izan ziren ere Irauliren lerrotan eta partida amaierarantz bideratu zen EASen eraso azkar batzuei Anderrek aurrelarien oinetara erne eta ausart atera behar izan zuelarik.. Emaitza horrela geldituko zelakoan geundelarik, propinako denboran bi jokalditan bi gol sartu zizkiguten, emaitza desitxuratuz.

Egia da Iraulik ez zuela partida irabaztea merezi (irabazteko aukerarik ere ez zuen izan), egia baita berdintzeko merituren bat ere egin zuela bigarren zatian, baina klasifikazioak erakusten duen puntu diferentzia nabarmendu zen Herrerako futbol zelaian azkenean. Hala ere, hondarreko bi gol horiek gehiegizko zigortzat hartzen ditut nik, batez ere etorri ziren uneagatik.

Hain partida konplikatua izanik ez dago taldearen lanaz kexatzerik, eta ea jarrera berarekin datorren asteko hitzorduan Antiguaren kontrako garaipenaz amaitzen dugun denboraldiaren lehen zati hau. Aurrera mutilak eta AUPA IRAULI!!!

Anuncios

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s