AZPIMARRAGARRIA, EZ?

Cafes Aitona 75 – 86 Bosteko Irauli

Partiduaren amaieran taldeko kronisten artean norgehiagokaren nondik norakoak laburtzen saiatu gara, baina Txominek joko zelaietik bertatik, eta beste Txominek aulkitxotik ezin izan dugu ezer berezirik azpimarratu. Kasu honetan ordea poztekoa dela deritzot. Biak partiduan sartuta egon garenaren seinale.

Lehen laurdenetik hasita aurkariak inspiratuta atera dira kantxara, saskiratze errazak lortuz, eta gure aldetik dinamika berberean eraso eraginkor bezain defentsa ahula gauzatuz. Horrela lehen laurdena 25 – 23ko markagailu zabalarekin amaitu da.

Bigarren laurdenean ordea, arroxa kolorekoak esnatu eta defentsa gogortuz partiduan buru belarri sartu dira. Bakoitzak bere lana argi izanda ekipoak talde lan bikaina erakutsi du eta atsedenaldira 39 eta 48koarekin iritsi dira.

 Hirugarren laurdeneko hasiera ez da izan aulkian hitz egindakoa, baina hutsartearen ondoren jokoak bere bidea berreskuratu du eta bost puntuko abantaiarekin iritsi dira laugarren laurdenaren hasierara (55-60).

Azken hamar minutu hauetan ikusi ahal izan dira Bosteko Irauliren momenturik onenak. Jon Mendiren joko bikainarekin bide lagun, aurkariaren ahuleziak egoki aprobetxatzen jakin dute, baloia azkar eta zentzuz mugituz fruitu gehiegirik eman ez dien zonakako defentsa baten aurka. Azkenean hamaika puntuko aldearekin bukatu da partidua.

Esan bezala, partiduak ez du bestelako ezer izan. Dena pentsatua zegoen bezala atera da, eta horixe da azpimarragarriena. Ez al da hala?

4 comentarios

  1. Txomin

    Zorionak Mutilak!!!! Nik aipatu nahi nituzke pare bat gauza, lehenik eta behin eskerrak eman Alex, Egoitz eta Anderri etortzeaz aparte dena ematen dutelako eta erakusten dutelako erraz asko gure taldean lekuan izango luketela. Eta bigarrenik niretzako aipagarriena azken bi partidutan taldeak sentsazioak berreskuratu dituela eta talde sendo bat bezala nabarmentzen ari dela. Gaur 12 ginen aulkian lesionatuak, a taldekoak, b taldekoak, baina denak bat bakarra ginen. Hori da bidea! HASTA LA VICTORIA SIEMPRE!

    1 de diciembre de 2014 en 1:00 am

  2. Kuatroele

    Bosteko Ak igande eguerdian
    Altzan hitzordua zuen,
    ezin zuten guztiek jokatu,
    batzuetan da gertatzen.
    Eta gazteak han egon ziren
    Alex baloia igotzen,
    azpimarratuko dut Egoitzen
    lana, bikaina izan zen,
    eta zorionak espreski Ander
    San Andres eguna baitzen.

    Aupa mutilak, eta segi bide horretan.

    1 de diciembre de 2014 en 5:24 pm

  3. dragusin

    Precioso partido el que pudimos disfrutar ayer a la mañana en el poli de Alza.. A pesar de las múltiples bajas y con la colaboración de los jugadores del B, se hizo un gran partido que acerca al Bosteko a las posiciones de final four. Puntuación de ACB contra un buen equipo y juego muy bonito. Zorionak y a continuar con la racha.

    1 de diciembre de 2014 en 5:44 pm

  4. Egooitz

    Mila esker zuen hitzengatik, plazer bat izan da zuekin jolastea, ta badakizue laguntza, behar duzuenean B-koak prest gaude.

    1 de diciembre de 2014 en 7:07 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s