EL MILAGRO DE LA TERTULIA

BOSTEKO IRAULI 73 – 61 ERROTAUNDI ISB

Txikitatik erakusten saiatu diguten gauza da: “Arazoak hitz egiten konpontzen dira”. Eta bi gizarte hezitzaile aditu entzenatzailetzat izanda ezin zen bestelako biderik espero. Ez nuke jakin nahi, Gureakeko informatiko batek entrenatuko bagintu zer gertatuko zen…😜

Egia da, bai jokalari eta bai jarratzaileen artean, nolabaiteko kezka azaleratu dela ekipoaren liga hasiera “ez bikaina” dela eta. Baina asteburu honetan Bosteko Iraulik bide zuzenera itzultzeko modua ondo ezagutzen duela erakutsi du beste behin.

Partidua ondo hasi zen planteatutako helburuak kontutan hartuta. Defentsa gogorra eta alaitasuna erasoan. Baina azpeitiarren erasoko eraginkortasun harrigarriak (4 hiruko jarraian jokalari berberak) esperotako emaitza atzeratzea eragin zuen. Defentsako errebotean sendo eta eraso azkar eta landuari esker, markagailua parekatuta amaitu zen lehen laurdena.

Bigarren zatia antzekoa izan zen, baina kasu honetan Errotaundiren portzentaiak normalizatu ziren, eta horrek puntu batzuk aurretik deskantsora joatea posible egin zuen. Atsedenaldirako, Agirreren salbuespenarekin, jokalari guztiek parte hartu ahal izan zuten, norgehiagokaren exijentzia fisikoari erantzuna emateko. Eskerrak Martin iritsi zaigun klubera…(ONGI ETORRI AZERI ZAHARRARI!)

Ondo merezitako atsedenaren ostean, hirugarren zatiari gogoz eutsi zitzaion. Nahiz eta nekea nabaria zen jokalari askoren baitan, indarrak azkeneraino xahutzeko prest geundela dudarik ez zen utzi. Horren adibide garbia da laurden honetan Ikerrek bere piolinen hegalak indartsu zabaldu izana, aurkariaren kontraeraso bat taularen kontra ezerezean uzteko. Ikusle eta aulkitxoan geundenentzako opari ederra.

Azken laurdenean gure lana konstante mantendu zen orokorrean. Momenturen batzuetan markagailuan gerturatu arren, gure lana egiten jarraitzeko hoztasuna izan genuen aurkariaren bat bateko euforiak eragin gabe. Horri esker hamabi puntuz aurretik heldu ginen bozinaren hotsera.

Esandakoak esanak daude. Hitz egin beharrekoak hitz eginda.

Eta denok pozik.

 

3 comentarios

  1. Txomin

    Aupa Borna, eskerrik asko zure kronika bikainagatik! Plazer bat da zuri bi astero irakurtzea!! Aupa mutilak, garaipen ederra izan zen larunbatekoa, gazteek erakutsi ziguten bideari jarraituz! A tope aste hontan, geldialdia baino lehen sentsazio onakin jarraitzeko! Muaka!

    27 de noviembre de 2014 en 1:59 pm

  2. Kiko

    En mi frenética vida televisiva, me llegan rumores que en un pequeño club de San Sebastián cuentan con un excelente candidato para las tertulias a las que estoy acostumbrado.
    Si existiera cualquier interés laboral, no dude en enviar su cv a la dirección que se adjunta. Estaríamos tremendamente agradecidos de contar con usted en nuestro selecto equipo de contertulios.

    Saludos cordiales,

    27 de noviembre de 2014 en 3:39 pm

  3. dragusin

    Buen partido el del sábado sabiendo aguantar la tremenda eficacia del Errotaundi desde la línea de 3. Gran partido de Alex que fue fundamental en el triunfo. Parece que ya se ha logrado la regularidad y fiabilidad que se buscaba desde el comienzo de temporada. A ganar al Askatu el domingo y a seguir la racha. AUPA MUTILAK.

    27 de noviembre de 2014 en 6:17 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s