HORI DUK GURE IRAULI!!!

IRAULI B  1 –  MARTUTENE  1

 Igande eguerdia Herrerako futbol zelaian. Hego haize nabarmena. Hasieran ikusle gutxi, baina apurka-apurka talde bietako jarraitzaile kopuru aipagarria bildu zen eta giro ona harmailetan.

Arbitroa: ongi orokorrean, baina zalantzazko jokaldirik ez zuen ikusi nahi izan.

Jokalariak: Ugaitz, Iñurri, Javi, Markos, Yusta, Josu, Ioannis, Beñat, Erik, Ritxar eta Joseba. Bigarren zatian atera ziren Poza, Aritz, Borja, Jon eta Diego.

Ez zen igandekoa erronka txikia Iraulirentzat partida guztiak irabaziak zituen liderra etxean hartzea, baina era berean taldean ikusitako hobekuntza neurtzeko aukera paregabea ematen zuen, edota kategoriako oilarraren aurrean kikiltzen ote zen. Eta ez dago gure ekipoa inoren aurrean kikiltzeko, eta berriz ere bere kasta eta izaera borrokalaria atera zuten lanera Herrerako futbol zelaian. Matxu ez zegoenez (eskumuinak Frantziskori), Aitorrek hartu zuen taldea aulkitik zuzentzeko ardura bakarra, eta zoriondu behar dugu egindako lanagatik.

Taldea azken partidetan lez atera zen, Iñurrik atzetik gidatuta (asko eskertzen du ekipoak hortik egindako lana), defentsa ordenatua Javi, Markos, Yusta eta Josurekin, erdian Beñat eta Ioannis, eta alboetan Erik eta Ritxar (zenbat kilometro egin ote zuten lau hauek) eta Joseba aurrean.

Hasieratik Iraulik hartu zuen aginte makila eta lehenengo 25 minutuak erabat bereak izan ziren, zelai erdian baloiak errekuperatuz eta alboetatik azkar jokatuz (Erikek eskuinetik arazo larriak sortzen zizkion Marturen defentsari eta gauza bera Ritxarrek ezkerretik, pena langa jo zuen jaurtiketa batek); Josebak ere arriskua sortzen zuen, baina etekinik gabe. Orde erdiaren bueltan zertxobait aurreratu zen Martu, baina Iraulik berriro ere kontrola lortu zuen eta lehen zatia gureen nagusitasunarekin amaitu zen. Zerbaitetan huts egin bagenuen falta jaurtiketa eta kornerretan ez genuela beste batzuetako zehaztasuna izan.

Atsedenaldian bisita Jokini, eta bertaratutako guztien komentarioak taldearen itxura ona eta nagusitasuna azpimarratzen zuten.

Baina Martu ez zen berdinketarekin konformatzen  eta bigarren zatian aldaketa batzuk egin, lineak aurreratu eta erasora jo zuten. Orduan Irauliren ordena eta gogoa nabarmendu ziren beste behin, eta baita kontraerasorako aukerak sortu eta gauzatu ere. Ezkerretik nahiz eskuinetik baloiak errekuperatu, Marturen linea bat gainditu eta jokoa norabidez aldatuz iristen hasi ziren Iraulirentzako aukerak. Lehenengo Eriken jokaldi bikain baten ostean Josebak maisuki baloia sareetara gurutzatu zuen. Ondoren Ioannisen baloi sakon bat gutxigatik kanpora errematatu zuen Erikek, eta geroxeago Markosen burukadari partidako geldiketarekin erantzun zion Marturen atezainak. Orduantxe izan zen garaipena aseguratzeko momentua, baina…

 Zelairatu ziren Poza, Aritz, Borja eta Jon, eta taldea ez zen jaitsi, baina Martuk ezin zuen partida galdutzat eman, eta erasoko lan horrek bere etekina erdietsi zuen 82. Minutuko golarekin. Azken minutu horietan, Diego ere sartu zen zelaira, bi aldeetatik aukerak izan ziren, baina emaitzak berean jarraitu zuen.

 Ez ziren hiru puntuak lortu, baina Irauliren partida bikaina izan zen eta garaipena lortu zuela esango nuke, denboraldi hasieraren aurkako garaipena, konfiantza falta eta zalantzen kontrako garaipena. Berriro ere denboraldia berandu hasi zuela erakutsi zuen, baina puntua hartzen ari da  eta tenore honetan edonori irabaz diezaioke; hori bai, igandean bezala jokatuz, ordenatuak, kontzentratuak eta solidarioak. Segi horrela eta AUPA IRAULI!!!

Anuncios

3 comentarios

  1. Txomin

    Ikaragarria egindako balentria! Benetan zoriontzekoa! Klubeko zaleek sentitzen dugu talde honek jartzen duen lana eta esfortzua partiduetan eta horrek arro sentiarazten gaitu! Jarraitu horrela humiltasun eta konpromezuaren ispilua zaretelako. Zuei esker A.Olaizolaren Añorga da maila honetan partida guztietan garaipena lortu duen talde bakarra. Zorionak mutilak ta ekin gogor lanari!

    25 de noviembre de 2014 en 2:20 am

  2. Iñurri

    Blogean lehen aldiz idazten dudan honetan gustatuko litzaidake goraipatzea taldeak gora egin duela momentu okerrenetan amorerik eman ez zuelako. Hala ere, konfundituko ginateke horrekin konformatuko bagina. Ikusi da zein den bidea, jokatzen duenak jokatzen duela zelaian dena ematea taldeekideengatik eta taldearengatik, hori ahazten ez badugu emaitzak positiboak izan daitezke bestela lehengora itzuliko gara. Kronikak ongi dio denboraldia berandu hasi genuela, orain helburua azken 4 partiduetan taldeari forma ematen jarraitzea da eta urte berriarekin batera berdintasunean konpetitzen hastea.

    PD: Ander ea zenbat denboran gai zareten estatistika horri eusteko!

    25 de noviembre de 2014 en 9:11 am

  3. A. Olaizola

    Aupa Irauli! Zorionak mutilak!!
    Martuteneren aurkako partidua ezin izan nuen ikusi, baina Vasconiaren aurkako neurketan emandakoa errepikatu bazenuten edonorren aurka konpetitu dezakezuela demostratu zenuten.
    Hori da bidea ekipo!

    (Iñurri: estatistika honek ez du ezertarako balio, urtarrilean denek puntu berdinekin hasten gara eta.)

    26 de noviembre de 2014 en 11:33 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s