BIGARRENA JARRAIAN

VASCONIA  1 – IRAULI B  2

Arratsalde freskoa Puion. Bi taldeen jarraitzaile ugari harmailetan. Bigarren zatia argi artifizialarekin jokatu behar izan zen.

Arbitroak ez zuen arazorik izan, jokoa oso garbia izan baitzen.

Jokalariak: Ugaitz, Iñurri, Javi, Markos, Iñigo, Yusta, Ioannis, Beñat, Jon, Poza, Joseba. Bigarren zatian sartu ziren Ivan, Eric, Aritz eta Ritxar.

Aurreko astean, blogean azaldutako bertso batean Irauli A taldea klubeko oilar bakarra bezala aipatzen zen.  Ez dut nik zalantzan jarriko A-koen oilartasuna (garaipen garrantzitsua lortu dute Gazte Azkueneren aurka), baina larunbateko partiduak berriro ere garbi erakutsi zuen B-koak ez direla ez oilo, ez oilanda, eta are gutxiago oilobustiak.

Hasiera konplikatua izan zuen taldeak, egin berria, elkarrekin jokatzera ohitu gabeko jokalariak, eta hasierako partidetan, merituak eginda ere, emaitzek muzin egin zioten taldeari. Ez da taldea horregatik kikildu, ez dute jokalariek amore eman, eta hori da Irauli B-ren bertuterik nabarmenena. Mugak izango ditu (zeinek ez kategoria honetan), baina eragozpenen aurrean erakutsi duen jarrera goraipatzekoa da.

Partiduaren hariari helduta, lehenengo zatian Iraulik kontrolatu zuen jokoa, eta bereak izan ziren aukerak ere. Guztiek egin beren lana txukun baino gehiago: Iñurrik ordenatzen zuen taldea atzealdetik eta beharreko laguntzak eskaini, Javi eta Yusta arazo handiegirik gabe, eta Markos eta Iñigo nagusi defentsaren erdian.Ongi kokatuta atzean, ordenatua defentsa lanetan, erdialdean lan eskerga zegoen egiteko, eta hor zeuden Ioannisen bihotz beroa eta Jon eta Beñaten lan ikusgarria; metro asko zuten betetzeko eta primeran egi  zuten lan hori, erasorako baloiak jarriz. Aurrean Pozaren bizitasuna eta eskarmentua eta Josebaren esfortzu itzela, baloi bila jaitsiz, alboetara eroriz eta erremate posizioetara iritsiz. Aukerak, alboetatik sartuz, Iraulirenak izan ziren, baina ez zen golik lortu, tamalez.

Bigarren zatiaren hasiera ez sinesteko modukoa izan zen, huts pare bat, diagonal azkarra, defentsari bizkarra hartu eta Vasconiaren gola lehenengo minutuan. Baina hor ikusi zen taldearen ”kasta”, besoak jaitsi gabe lanean jarraitu zuten eta laster etorri zen berdinketa Pozaren jokaldi batean, berak bakarrik tokia egin eta errematea sareetara. Aldaketek bizitasuna ekarri zuten, baina baita desajuste batzuk ere, eta hor etorri zen momentu erabakiorra partiduan, Ugaitzek barrura zihoan baloi bat gelditu zuen eta ia hurrengo jokaldian Markosek sartu zuen bigarrena. Egon zen oraindik besteren bat sartzeko aukera, baina 1-2koarekin konformatu behar.

Taldeak ikusi du zein den bidea,konfiantza hartu du eta gora doa, eta, horrela jokatuz gero, kategoria honetako edonori eman diezaioke lan ugari, baita Martuteneri ere datorren asteburuan.AURRERA IRAULI!!!

Anuncios

Una respuesta

  1. Irauliko Hooligan

    No hay dos sin tres, donde caben dos caben tres… David y Golliat… Este equipo puede ganar al Martu y pegar el pelotazo de la jornada. Estoy seguro de ello, si seguis en la linea de los últimos partidos, unidos, concentrados, jugando con ilusión, sin escatimar en esfuerzos, ayudando al compañero, creyendo q se puede ganar durante los 90 minutos y con un poco de suerte que siempre es necesario en esto del fútbol, todo es posible. Gora Irauli ta Iraulitarrok!!

    17 de noviembre de 2014 en 11:06 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s