3 PUNTU GEHIAGO ETA GORUNTZ.

ASOLEUS – IRAULI A

 Jende gutxi harmailetan larunbatean Herreran. Nola ez, Irauli B-ko kideak harmailetan, gehiengo partiduetan bezela. Eguzkitan bero handia, itzaletan hotza. Partidu hasieran haize deserosoa.

Epailea: Partidu garbia eta gutxi pitatzeko joerakoa, jokatzen uztearen aldekoa.

 Jokinek tabernan, bere betiko martxan, oso ikusia egon arren, betiko giro jator eta alairekin jarraitzen zuen.

 Hasierako taldea: Unai, Lekube, Iñaki, Iban, Asier, Sagarzazu, Anso, Miguez, Alex, Zapa eta fito.

Bigarren zatian atera ziren: Blanco, Borja eta Ruben.

 Negua iritsi da eta berarekin baloi horia. Asoleuseko jokalariak partiduaren jabe egiteko asmoarekin atera ziren zelaira eta aukerak izan zituztela esan beharra dago, pare bat falta area ertzetik atera zituztenean. Baina Iraulik segituan  hartu zituen partiduaren aginte karguak eta Zaparen tiro baten bidez bidali zuen lehen abixua. Zutoinetik oso hurbil alde egin zuen.

Miguezek ateratako korner itxi batetik lehen gola iritsi zen, Fitok buruz jokaldia amaitu zuen, baloia sareetara bidaliz. Bigarrena ere segituan agertu zen. Area ertzean, Miguezek pare bat aurkariak gainditu ondoren, bertatik eskuinkada bota eta bigarren gola heldu zen.

Gure atezainak ez zuen lan handirik egin behar izan. Pare bat geldiketaz gain, egia esan, ez zen arriskurik gure ateraino iritsi. Gure defentsa sendoa egiten ari zen lan paregabearen ondorioz, Asoleuseko jokalarien kontra-erasoak edo eraso lanak oso gutxi iristen ziren Unairengana. Aipatzekoa Zapak, korrika batean, porteria atzeko hesiaren aurka bukatu zuela harmailetan tentsio unea sortaraziz. Susto batean bakarrik geratu zen, sahietsetan zauri pare bat zituen baina, zorionez, jokatzen jarraitzeko aukera izan zuen.

Korner itxien arratsaldea zirudien eta horrela zetozen Iraulitarron aukerak. Ibanen burukada bat ozta-ozta kanpora atera zen. Iñigoren aginduak jarraituz, izkinako sakeak horrela ateratzearenak, Iñaki bidali zuen beste aldeko kornerra ateratzera. Horrela iritsi zen hirugarren gola, Iñakik ateratako kornerretik zuzenean. 0-3, horrela joan ziren amarakoak aldageletara. Abantaila zabala baina 45 minutu jokatzeko falta ziren oraindik.

Bigarren zatia goian irakurritakoaren oso antzekoa izan zen. Asoleusek ez zituen besoak jeitsi eta Jokinen tabernaren ingurutik ateratako falta bat izan zen horren islada. Kasu honetan Unaik ez zuen zorterik izan eta baloiak barruan bukatu zuen, 1-3. Gol horretaz gain beste pare bat jaurtiketa eder izan zituzten baina, horietan bai, gure atezainak bi geldiketa bikain egin zituen.

Aldaketak iritsi ziren. Blanco zelairatu zen Borja eta Rubenekin batera. Lehenengo honek sartu zuen laugarren gola. Eskuin aldetik area ertzera hurbildu eta, jaurtiketa zuzen eta polit batez, Blancok laugarrena sareetara bideratu zuen. Partidua erabat iraulitarrona bihurtu zen, zelai erdian baloia jokatuz, lasaitasuna emanez.

Azkenekoa, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, Borjak sartu zuen ezker aldetik, ezkerkada bortitz baten bidez atezaina salduta utzi zuen. Ospakizun xelebrea, gure jarraitzale gazteena gogoraraziz, txupetea hartu eta ahoan jarriaz ospatu zuen bere gola. Bazuen bere semeari eskaini ahal izateko gola sartzeko gogoa.

1-5 ekoa amaierako emaitza. Gehiago sartzeko aukera ugariak izan ziren eta beste era bateko jokoa zelaian egitekoa ere. Aurkari txarrik ez dago baina bai maila baxuagokoak edota altuagokoak. Baina iritsi nahi dugun lekura heldu ahal izateko zelaian gure jokoa egiten jakin behar dugu, inoren jokoaz kutsatu gabe. Gure jokoarekin oso urrun iritsi gaitezke, baina horretarako, edozein aurkaria aurrean dugularik, partidu on eta serioak egin behar ditugu.

Hau da bidea mutilak, seguru asteburu honetan Gazte Azkueneren aurka ere paper ona egingo dugula, 3 puntu gehiago lortu eta goruntz jarraituko dugula.

GORA IRAULI!!

Una respuesta

  1. bizargorri

    Berandu baina oraindik garaiz. Batez ere amaierako mezuarengatik. Erabat ados, Iraulik bere jokoa agertu behar du edozein aurkariaren aurrean. Horretarako inplikazioa, gogoa eta grina behar da. Eta hori ez da batzuen erantzukizuna, ekipo osoaren ardura baizik.

    14 de noviembre de 2014 en 6:47 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s