DENA EZ DA GARAIPENA

BOSTEKO A 67 – ATSS 62

Aurreko astekoa saririk gabeko borroka izan bazen, larunbat honetakoa erabat alderantzizkoa izan da. BORROKARIK GABEKO SARIA.

Izatez partidutik atera daitekeen gauza positibo bakarrenetakoa garaipena izan da. Norgehiagokaren lehen minutuetan ohikoa den bezala kantxaratu ziren amaratarrak. Defentsa serio batekin eta erasoan erraz puntuak gehitzen. Baina Atlhletiko San Sebastianeko entrenatzaileak segituan moztu nahi izan zuen egoera, eta hutsartea eskatu zuen partida hasi eta minutu gutxietara.

Hortik aurrera hasi ziren komeriak Bostekorentzat. Aurkariak zonakako defentsa sorta desberdinak kantxaratu zituen, gure anotatzeko eta erreboterako nagusitasuna ekiditeko, eta baita ekidin ere…

Hala eta guztiz ere, markagailuan aurretik bukatu zen lehen zatia. Joku oso estatiko eta ez oso ikusgarriarekin.

Hirugarren laurdenean gidoiak markatzen zuenaren aurka, gerta zitekeen okerrena iritsi zen. Gure erasorako inspirazio faltari, defentsaren beherakada gehitu zitzaion, beste taldeari markagailuan aurretik jartzeko aukera eskainiz. Eta egoera borobiltzeko, 24. minutuan Iker kalera 5 faltarekin.

Nahiz eta geure buruari behin eta berriz ordurartekoa ahazteko eta ezaugarritzen gaituen jokoa egiten hasteko errepikatu, egoera ez zen gehiegi aldatu azken laurdenean. Defentsan apur bat serioago egon ginen eta horrek azken minutuetara irabazteko aukerekin iristea posible egin zuen. Zorionez hiruko marratikan zenbait alditan asmatu zen (eta eskerrak, erasorako baliabide bakarra zela bait zirudien), eta batez ere azken minutuetan Matxek lortutako 2+1ekoak, balantza gure aldera erakarri zuen.

Azkenean, klubetikan horren esperoa zen garaipena lortu da, baina bertaratutako ikuslegoari, eta batez ere zelaian zeuden Bosteko B-koei eredu kasarra eskainiz.

Txanpona, gure alde erori zen, baina zorizko jokoetan dabilen orok, ongi badaki, behin aldeko emaitza jaso eta jolasten jarraituz gero, galtzen ateratzeko aukerak handitu besterik ezin direla egin.

4 comentarios

  1. Iker

    Como nuestro vecino de Anoeta, pecamos de ser uno de los equipos mas irregulares de la liga, aunque el año pasado no lo pareciera. Ya sabemos el camino…!! VAMOS BOSTEKO!!

    10 de noviembre de 2014 en 8:33 pm

  2. amendi

    Ez dago hitz sproposagorik gertatua azaltzeko. Aste hontan lanerako “monoa” jantzi ta gogor ekin lanari. Aupa bosteko!!

    11 de noviembre de 2014 en 6:41 pm

  3. dragusin

    Hay que reflexionar para encontrar la regularidad necesaria, pero también hay que reaccionar rápido. Estamos a tiempo, pero no hay que dejar pasar las oportunidades. La liga está más igualada que nunca y debemos aprovechar las oportunidades que se nos van a presentar en los siguientes partidos. A por el DKS. Ánimo.

    13 de noviembre de 2014 en 11:37 am

  4. euskitze

    Bikaina kronika, beste behin, klubeko jende artean entzuten ari dena azken aldian, Bostekoren denboraldiko hoberena bere kronikak direla da…

    13 de noviembre de 2014 en 6:08 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s