ORAINGOAN, BAI

IRAULI B  1 – 0  ANTIGUA LUBERRI

Giro polita Herrerako harmailetan, jarraitzaile dexente bertaratu baitzen.
Hasierako taldea: Ugaitz, Javi, Iñigo, Iñurri, Yusta, Peña, Beñat, Jon B., Asier F., Poza, Joseba. Lehenengo zatian Asierren ordez, lesionaturik, Eric atera zen. Bigarren zatian atera ziren ere Cortajarena, Aritz, Richar eta Iker.
Arbitroa: Nahiko odolgabea, txilibitua gutxi erabiliz. Ez pitatze horretan Luberriren arean egon zitekeen penaltiren bat ez zuen “ikusi”.

Kronista baten lana partidaren nondik-norakoa egitea baldin bada, gaurko honetan funtzio horri muzin egingo diot, ez baitzait garrantzizkoena iruditzen.

Konta nezake entrenatzaileak aldaketak sartu zituela hasierako taldean, eta ez zela galerarik ikusi horregatik. Edo taldeak hasiera ona eman ziola partidari, nahiz eta Luberrikoek aurrera egin lehen zatia aurrera joan ahala. Aipatu nitzake Irauli izandako aukerak eta ustezko penaltiak, edota gure atezainaren erantzun bikainak beraiek iritsi ziren apurretan. Azpimarra liteke bigarren zatian nagusi izan zela Irauli eta okasio garbienak bereak izan zirela, sartu berrien freskotasuna eta aurrealdean jarri zuten abiada edo arbitroaren sainetetxoa jokalarien esparatrapu eta belarritakoekin. Koloreztatu daiteke kronika harmailetako giro beroarekin (talde bietako jarraitzaileen aldetik eta Irauliko bandera bat tarteko), Jokinek kantinan zerbitzatutako marianito goxo edo pintxo oparoak deskribatuz edo galdutako baloien bila joateko ordezko jokalarien prestutasuna azalduz. Eta apaindu genezake kontakizuna ereserkian azaltzen eta beti aipatzen ditugun jokalarien gogoa, grina, adorea eta abarrekoak (egia berdaderoak, bestalde).

Baina igandeko partidatik gelditu zaiguna, garaipena da; arauzko denbora betea zegoenean, etsipenez berdinketa onartzen genuenean, azken segundoan, aurrelariek fedea erakutsi zuten erdi galdua zegoen baloi haren bila joateko eta Ikerrek, azkar eta gogotsu, sareetara bidali zuen baloia. Salto handia jo genuen jarraitzaileok, baina batez ere jokalarien, TALDEAren sekulako poza nabarmendu zen, orduan bertan arbitroak partidari amaiera eman zionean.

Ikustekoak ziren dutxatik atera ondoren, partidaren esfortzu itzela eta gorputzaren neke ukaezina nabari, jokalariek azaltzen zituzten aurpegi argi eta alaiak. Kostata iritsi da garaipena, lan askoren ondorio izan da eta Iñurrik bere txio batean dioen bezala, lehenengoaren ondoren gehiago etorriko direlakoan, urduritasunak alde batera utzi, lanean jarraitu eta hobekuntza iritsiko da. Bejondeizuela guztioi eta AUPA IRAULI!!!

5 comentarios

  1. Iñigo Eizmendi

    Ados nago kronistarekin. Egia da partiduari buruz gauza asko aipa litezkeela baina neri ere, kasu hontan, garrantzitsuagoa edo azpimarragarriagoa iruditzen zait aipatutako gauzak destakatzea. Garaipen garrantzitsua, sailkapenerako 3 puntu eramateazgain, moralki ere oso ongi dator. Horren erreflexu, bertan ginen jarraitzaileen saltoa armailetan eta baita jokalariena ere, bai zelaian eta bai bankuan. Hori da bidea eta seguru bi aste barru ere vasconiaren aurka 3 puntu gehiago gehituko direla sailkapenean. Aupa mutilak eta nola ez GORA IRAULI!

    3 de noviembre de 2014 en 9:12 pm

  2. Erreotxo

    Giro polita zen harmailetan
    jendea pozik eta alai
    ekipo osoa aldatu zuen
    entrenatzaileak lasai
    partiduan zehar jokalariak
    korrika izerditan blai
    penaltia egin ta pitatzeko
    arbitroa ez zen izan gai.

    Baina guzti hau gure kronistak
    ez du berak kontatu nahi
    esan nahi digu bihurtu zela
    partidua guretzat jai
    azken unean hasi zirela
    sutan harmailak ta zelai
    denboraz kanpo iritsi baitzen
    garaipena oraingoan bai.

    4 de noviembre de 2014 en 11:07 pm

    • Kuatroele

      Kronistak ez du ezer kontatu,
      hori da alperraren lana,
      horregatik esan beharko dugu
      zelaian ikusi zana.
      Lehendabizi aipatuko nuke
      atzelarien afana,
      Ugaitz eta beraien artean
      meritua erdibana.

      Horien aurrean Peña, Jonba ta
      Beñaten lan oparoa
      (pena Bartolome txikiaren
      kanpora joan zen tiroa).
      Aurrean Fierro (onodoren Eric),
      Poza, Joseba, nahikoa,
      euren ahalegin sutsuarekin
      jarri ziguten giroa.

      Errefeskoan atera ziren,
      eta gainera atera, nola,
      Borja, Aritz, Richar ta Iker,
      hori zen hori rockanrola,
      hanka sartu eta aurrera segi
      presiopeko futbola,
      amaiera arte saiatu ziren
      ta hor etorri zen gola.

      Merezitako garaipena, bai,
      benetan zuten merezi,
      aurretik saria ez zuten lortu
      huraxe bai injustizi.
      Ospatu lasai mutil gazteak,
      ospatu, baina ez nahasi,
      jarrera bera Vasconiarekin
      beharko da erakutsi.

      5 de noviembre de 2014 en 10:50 am

  3. matxu

    Templario echo de menos tus comentarios.
    Los bertsos vuelven al blog.
    Templario vuelve tu tambien.

    6 de noviembre de 2014 en 11:14 pm

    • TEMPLARIO

      Despues de la regañina de Txomin me da apuro escribir. A ver si engraso el gatillo je je. GORA IRAULI!!

      7 de noviembre de 2014 en 1:08 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s