PIZTU DA PIZTIA !

imageMondarru 36 – 65 Bosteko Irauli

Ezaguna da munduan zehar pumaren ehizarako gaitasuna. Isilean, pazientziaz makurturik, sasien artean gordetzen da bere arerioei begirik kendu gabe. Eta hauek konfianturik daudenean, orduan egiten du eraso, kupidarik gabe bere presak ezerezean utziz.

Larunbat honetan Astigarragan pumaren orruaren berpiztea ikusi ahal izan genuen. Lehen laurdenetik hasita partidu serioa egin zuten gure mutilek, nahiz eta ekipazio berriak seriotasunerako gonbidapen eskasa egin…

Hasieratik markagailuan nagusitu ziren, eta lehen laurdenean kontrako ekipoaren puntuazioa bikoiztu zuten (7-14). Bigarren laurdenean defentsa serioari esker diferentzia areagotu zen besteak beste bigarren ekipotik etorritako Rodri eta Hegoitzen aportazio bikainarekin (8 – 23).

Atsedenaldiaren ostean helburu bakarrarekin kantxaratu ziren amaratarrak: EZ DADILA TENTSIOA JAITSI!

Eta baita lortu ere. Hirugarren laurdenean gure Pumak hortzak erakutsita atera ziren, eta errenta 30 punturaino areagotu zen. Hala ere, esanguratsuena defentsaren seriotasuna izan zen, aurkariak 6 minutu luzez lehorte hutsean utziz (16 – 10). Azken hamar minutuetan saskiratze (edo jaurtiketa libre hobeto esanda) elkarbanaketa bilakatu zen, beti ere 30 puntuko diferentzia mantenduz (12- 11).

Hala ere, Bostekoren nagusitasuna ez zen bere horretan geratu. Saski baloiko kantsatik haratago, Donostiako ostiral gaua ere berpiztea lortu bait zuten. Portuko Txoko jatetxean bapo jarri eta gero (MILA ESKER FLORO!!) aurtengo lehen garaipena merezi den bezela ospatu zuten joko eremuko aurkariak gaueko bidelagun bihurtuz bide batez (AUPA MONDARRU ! 😃).

Esan bezala, berpiztea gauzatua da. Puma itzuli egin da. Piztu da piztia!

Orain, lanean segitzea besterik ez daukagu, piztia berriz lokartu ez dadin.

Anuncios

Una respuesta

  1. Bizargorri

    Puma erabat lokartuta egon da eta ez da garaipen soil batez esnatuko. Ea partidu arrakastatsu askoren hasiera den, zuen kakara hori benetako orroa bihur dadin.

    23 de octubre de 2014 en 5:49 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s