ORDU BETE EZ DA NAHIKOA

Eguerdi beroa Herreran. Bi taldeen jarraitzaile kopuru aipagarria harmailetan.

Jokalariak: Ander, Yusta , Peña, Aritz, Fierro, Beñat Jonba, Eric, Borja, Richar, Amigo.

Bigarren zatian sartu dira Marcos, Iker, Poza, Ivan eta Iñurri.

Arbitroa: erabakiorra ez, baina zalantzazko jokaldi gehienak Irauliren kontra.

12:00etan jokatu da Herrerako futbol zelaian Amara Berri taldearen aurkako partida. Jaitsi berria den Amara Berriko taldea arerio handia ematen zuen aldez aurretik, sortu berria dugun Irauli B taldearentzat, baina zelaian ez da ikusi hainbesterainoko alderik. Lehenengo zatian ez  da ia aukerarik izan bi areatan, joko lotua eta kontrolatua, floritura gutxirekin, izan da nagusi. Iraulik ongi erantzun dio Amara Berriren jokoari eta talde ordenatua eta ongi antolatua agertu zaigu, aurkariei aukerarik eskaini gabe. Ez da zati distiratsua izan, baina bai serio jokatutakoa.

Bigarren zatia ere berdin hasi da, baina ordu laurdena pasata gola sartu digute eta taldearen momentuko zalantza aprobetxatuz bigarrena (jokoz kanpo izan zitekeen) hurrengo minutuan. Ondorengo jokaldietan arriskua sortu badugu ere, partidak itxura txarra hartu du, baina Amigoren golak esperantzak piztu ditu zaleengan. Taldea aurrera begira jarri denean kontraeraso azkar batean hirugarrena sartu digute, eta partida amaitu da.

Templario-k blogean egin duen komentarioan (partida honetako Deialdiaren sarreran) garbi azaltzen du Amara Berri ez dela Irauli baino askoz gehiago izan, baina garaipena beraientzat izan da. Lehenengo golak min gehiegi egin digu, hortik etorri baita bigarrena ere, eta hor dago zuzendu beharrekoa, kontzentrazioa galdu gabe jarraitu behar da jokoan.

Taldeak oso lan ona egin du ordu betez, baina lineak aurreratzen ditugunean arazoak sortzen zaizkigu atzealdean; sendotasuna galtzen dugu, hutsuneak agertzen dira eta zulo horretatik joaten dira partidak.

Jokalarien lanari buruz, txalotzeko ahalegina izan dutela guztiek gaur Herreran, eta horrekin batera azpimarratu nahi nuke talde serioa, antolatua eta solidarioa izan dela. ANIMO EKIPO ETA AUPA IRAULI!!!

Una respuesta

  1. Bizargorri

    Puma erabat lokartuta egon da eta ez da garaipen bakar batekin esnatuko. Ea partidu arrakastatsu askoren hasiera den zuen kakara hori benetako orroa bihur dadin.

    22 de octubre de 2014 en 5:42 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s