HIRUKOA !!

2014/10/04 . Benta Berri kiroldegia.

Santo Tomas Lizeoa 53 – 44 Bosteko Irauli

Faltan bota genituen aurreko larunbatean horrelako ohiuak. Ezin izan genituen sarritan besoak altxa HIRUKOA!!! hots egiteko. Oraingoz Ligako balantzea da goraipatu dezakegun hiruko bakarra (0-3).

Benta Berri kiroldegian bizitakoak ez du markagailu partzial edo estatistika beharrik. Lehen laurdenetik hasita bi ekipoek erasorako zailtasunak erakutsi zituzten eta argi geratu zen, erasoen gainetik defentsak gaienduko zirela. Hala ere, markagailua pareko mantendu zen.

Bigarren laurdenean defentsa gogortzeko erabakia hartu zen, eta baita egin ere. Momentu batzuetan egiazko Bostekoren sendotasuna ikusi ahal izan genuen kantxan, baina lehen zatia bukatzear zegoela epailearen zalantzazko erabaki batzuek (jokoz kontrako falta + falta teknikoa) erritmoa apurtu ziguten, eta hiruko pare bati gehituta 14 puntuz behera joan ginen atsedenera. Eta zoritxarrez, zalantzazko erabakiak ez ziren horretan geratu.

Bigarren zatian arazorako zailtasunek iraun zituzten, baina azken laurdenean askoz gogortasun handiagoa erakutsi zuen taldeak defentsan. Epaile bakarra zegoela ikusita, intentsitatea nabarmen igo zen. Baina aurkariek intentsitatea partiduan zehar erregularrago mantendu zuten, eta norgehiagoka Santo Tomas Tomasekoen alde jausi zen.

Partidu ostean taldekide guztiak ados geunden gure jokoa berreskurtzeko bideaz. Lana, burua eta borroka. Eta dudarik ez izan burua altxata lanean jarraituko dugula datorren borrokan garaile ateratzeko. Izan ere, ezin dio hiruko batek min egin bostekoari. Oraindik ere, aurreko urteko marka berdintzeko garaiz gaude.

GOAZEN BOSTEKO!!!!!

Una respuesta

  1. VAMAHHH

    GOAZEN BOSTEKO TXAPELDUN LALALALAAAA …!!!!

    benga ekipoooo esto se remonta!!!!

    VAMAAAAAAAAAAAAAAHHHHHHHH

    9 de octubre de 2014 en 3:43 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s