BADUGU ZEREGINA ORAINDIK

Martutene 3 – Irauli “B” 1

Hasierako taldea: Ugaitz, Asier Fierro, Ioannis, Markos, Ivan Herrero, Aritz López, Iñigo López, Eric Gallardo, Beñat Agirrezabalaga, Jon Bartolomé, Joseba Amigo
Bigarren zatian ordezko hauek atera ziren: Javi Fernandez, Beñat Iñurritegi, Jon Ander Justa, Richar eta Borja Cortajarena.

Irauli”B” taldeak Martuteneren aurka jokatu zuen larunbat arratsaldean beraien zelaian. Aurre denboraldian azaldu zizkigun bertuteak erakutsi zituen lehengo egunean ere Martuteneko taldeak, gaztea, azkarra, baloia erraz mugitzen duena… Alde horretatik ez zen ezustekorik egon, baina gure Iraulik zerbait gehiago egin zezakeela uste genuen.

Kronista honek ezin dio ezer erantsi Ugaitz atezainak partida osteko elkarrizketan (blog-ean duzue ikusgai) azaldutakoari. Lehenengo zatian ez genuen tokirik hartu, ez zen ordenarik egon eta hortik etorri ziren beraien aukerak, garbiak oso, aurretik jartzeko. Defentsa lanari eta atezainaren geldiketei esker salbatu ginen, nahiz eta arbitroak penalty bat oparitu Martuteneri. Deskantsuan 1- 0; gaitz erdi.

Bigarren zatian gogo berrituta atera ginen, baina berehalako bigarren golak, beraien kontraeraso azkarra, zapuztu zituen esperantzak. Atezaina eta zentralaren arteko zoritxarreko jokaldi batean, beraien aurrelariak hanka punta luzatu, eta hirugarrena.Baina orduan, eta irabazteko ia aukerarik ez zegoenean, hasi ginen talde honek eman dezakeenaren apur bat ikusten. Baloia kontrolatu, zelaiaren erdialdean nagusitzen hasi eta ideia garbiago batekin jokatzen hasi ginen. Ahalegina nabaria izan zen eta hobekuntza ere. Hortik Borjak sartutako gola, baina baita hainbat hurbilketa arriskutsu ere.

Emaitzak ez du bueltarik, baina ikusitakoak erakutsi behar dio taldeari zergatik hasierako hutsune eta kontrol eza, konponbidea jartzen hasteko. Baina bestalde, taldeak gogoa eta kasta atera zuen bukaeran, eta berandu izan bazen ere, badago nondik heldu ekipo orekatuago eta ordenatuago bat egiteko.
Hasiera besterik ez da, eta bideak darrai. AUPA EKIPO!!!

Una respuesta

  1. Manzisidor

    Venga equipo que solo es el principio!!! Con unos cuantos entrenamientos y algún que otro partido se lograra un equipo compenetrado y muy fuerte! Vamos Irauli “B”!!!

    7 de octubre de 2014 en 11:32 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s