SARIRIK GABE

IRAULI “B” 1 – VASCONIA 2

Igandean, eguerdiko hamabietan jokatu zen Irauli “B”ren estreinako partida Herrerako zelaian. Arbitroa orokorrean ez zen gaizki egon, baina jokaldi erabakigarrian, penaltia, huts egin zuen, Irauliren kalterako. Eguraldi nahiko beroa eta harmailetan ikusle dezente. Hasierako hamaikakoa: Ugaitz, Asier Fierro, Ioannis, Markos Telleria, Josu, Aritz López, Ritxar, Javi Fernández, Jon Bartolomé, Beñat, Joseba Amigo. Bigarren zatian atera ziren: Iñigo López, Borja Kortajarena, Iñurri, Jon Ander Yusta eta Iker Ibáñez. Igandean izan genuen Irauli ”B”ren estreinako partida eta ilusioa zegoen Herrerako harmailetan bertaratu ginen jarraitzaileon artean, talde berria ikusteko, eta ilusioa ere jokalarien artean erronka berriari erantzuteko. Uka ezineko ilusio honekin batera kezka punttu bat ere bagenuen, ea jokalari solteak edo talde bat aurkituko ote genuen, beraien arteko ezagutza oso denbora gutxikoa baita, eta horrek futbolean hain garrantzitsuak diren mugimenduak, posizio ezagunak elkar-laguntzak eta abarreko mekanismoak eginak eta olioztatuak ote zeuden. Partidaren hasiera txukuna eta gogotsua izan zen. Iraulik ausardiaz eta freskotasunez ekin zion erasoari eta hortik etorri ziren hainbat jokaldi arriskutsu, bai alboetatik (hasiera grinatsua Fierro eta Ritxarren aldetik), bai erdialdetik ere Jonba eta Beñati esker, beti ere Josebaren mugimenduekin konbinatuz. Horrela etorri zen Irauliren gola, Josebaren jokaldiaren ondoren Beñatek areaz kanpotik bortizki errematatuta. Gol ederra eta Irauliren abantaila merezia. Vasconiak aurrera egin zuen, baina okasio garbiegirik ez bazuen egiten ere (falta batean Ugaitzek ongi urruntzen du baloia), arbitroaren laguntza aurkitu zuten, oso zalantzazko penalti bat seinalatuz. Berdinketarekin aldagelara, baina itxura nahiko ona emanez. Bigarren zatian berdin atera zen Irauli garaipenaren bila, baina zoritxarreko jokaldi batek eman zion Vasconiari bigarren gola. Vasconiako jokalari batek oso ongi ateratzen du falta bat, ez zaio meriturik kendu behar, Ugaitzen barrura zihoan baloia langara despejatzen du eta erreboteak bizkarrean ematen dio barrura sartuz. Horrelako kolpearen ondoren taldea ez zen kikildu eta erasoan jarraitu zuen jokaldi arriskutsuak sortuz, garbiena Jonbak primeran ateratako falta batean Ioannisen burukada kanpora. Aldaketekin jokalari berriak ikusteko aukera izan genuen, eta taldearen maila ez zen jaitsi, baina bigarren gola ez zen iritsi nahiz eta zalditeriaren erasoa etengabea izan. Emaitza txarra bezain injustua nire ustez, baina taldeak, oraindik ere gauzak hobetu eta doitu behar baditu ere, ez du itxura txarrik; gogoa nabarmentzen zaio eta lehiatzeko grina horrek ekarriko dio hobekuntza. Animo ba mutilak eta segi lanean.

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s