BOSTEKO-IRAULI   56   – 64 TECNUM

2014-09-27 Pako Yoldi Kiroldegia (Txomin Bornaetxea)

 Inork ez du inoiz esan erraza izango denik

Ez da erraza irabaztera ohituta dagoen ekipo batentzat 0-2-ko balantzearekin hasiera ematea ligari. Baina egiari zor, larunbatekoak ezin da esan bestelako emaitzarik merezi zuenik.

Norgehiagoka gure alde hasi genuen, bi ekipoek ikusgarritasunetik haratago eraginkortasunean oinarritutako joko bat kantxaratuz, eta arlo horretan Bosteko taldea nagusitu zen hiru puntuko tartea ateraz lehen laurdenaren amaierarako (13-10). Ordurako, aurtengo fitxaketa bakarrak bere lehen boteak emanda zituen kamiseta berdearekin. ONGI ETORRI ETXERA AGIRRE. Bigarren laurdenean zehar, ordezkoen aulkien mugimenduak hasi ziren bi aldeetan. Bueno, alde batean bestean baino gehiago, egia esan. Izan ere, amaratarrek bi aldaketa besterik ez zituzten aukeran. Baina jokalari kopuru mugatua izanda ere, markagailuan aurrean bukatu genuen lehen zatia (27-25).

Hirugarren laurdenean, gure ekipoan ezohikoak diren taktikak erabiltzera behartuta ikusi genuen geure burua. Zazpi jokalari izanda, falta arazoei aurre egiteko zonakako defentsa bat proposatu zen, baina horrelako defentsak erasoko eraginkortasunik gabe, ezer gutxirako balio izaten dute. Beraz, Tecnum-ekoen erreboteko nagusitasunak eta eraso eraginkorragoek markagailuari buelta eman zioten, zazpi puntu behera amaitzeko laurdena (36-43).

Ez genuen etsi ordea. Azken laurdenean markagailuari buelta emetako prest kantxaratu ziren berdezko gizonak, eta defentsa zorrotz batekin tanteoa parekatzea lortu zen azken minuturarte. Baina zoritxarrez, defentsa zorrotzak, gure ligako epaileen iritziz behintzat, falta metaketa dakar derrigor, eta horrek kaltetu zuen partiduko azkeneko txanpa. Azkeneko minutuan tiro libreen elkar banaketan Tecnum atera zen onuradun, eta lau jokalarirekin zelai gainean, partidu bukaerara iritsi ginen (56-64).

Esan bezala, ez da erraza bigarren partidua jarraian galtzen ikuste zure ekipoa, aurreko urteko liga erregular osoan hiru besterik ez zituenean galdu. Baina, inork du inoiz esan erraza izango denik…

7 comentarios

  1. Oso kronika zuzena eta ongi idatzia, baina ez zen posible jokalari gehiago joatea?

    29 de septiembre de 2014 en 2:48 pm

  2. Baloi berritsua

    Kronika zuzena bai, baina ez zait horren zuzena iruditu Bostekok hartutako erabakia. Aukera gehiago izanda, zergatik 7 jokalari bakarrik? Arrazoi guztia du kronika egin duenak, inoiz inork ez du esan erraza izango denik, are eta gehiago aukera izanda guk egoera zaildu egiten dugunean. Zergatik ez zen Bigarren taldeko inor lehen taldea indartzera joan? Ez al zen bigarren taldea asmo horrekin sortu, beharrezkoa zenean lehen taldea indartu ahal izateko?
    Arerioari horrelako aukerak eskainita, … larunbatekoa ezin da esan beste emaitzarik merezi zuenik.

    29 de septiembre de 2014 en 6:28 pm

  3. Xabi

    Argi dago jokalari gutxi izanik bosteko b-ren laguntza behar izatea. Zoritxarrez beraiek ere partidua zuten. Gainera, hainbat aukera pentsatu ondoren, taldean erabaki genuen zazpiak joatea.

    Azpimarratzen dut bigarren taldea ez dela sortu, bostekori laguntzeko soilik. Saskibaloiaren atalean, klubean bezala, handitzeko aukera izan zen 12 gazte talde gabe zeudelako. Beraz, aukera dutenean gurekin entrenatu eta jokatzen dute.

    Bi talde sortu dira, bakoitza helburu ezberdinarekin dabilena. Horregatik ezin gaitezke bata bestea bermatzen hasi.
    Halaxe ikusi degu taldean eta halaxe erabaki degu.

    Oroitarazten dut horregatik mantendu zirela talde bakoitzaren fitxak, lehenik eta behin jokalari bakoitzak garrantzia emateko bere taldeari eta ondoren, aukera balego, laguntza eskeintzeko besteari.

    Zoritxarrez asteburu honetan bosteko-ko inork ezin izan du entrenatzailearen lana egin ahal izan Zarautzen ezta bosteko b-tik laguntza eman Pako Yoldin.

    P.D. Irabaziko bagenu ez dut uste hainbesteko arazorik jarriko zenutenik.

    Baldara gerturatu zen zalegoari: Milaesker!

    30 de septiembre de 2014 en 11:26 am

  4. bi t'erdi

    Si el Bosteko no hubiera perdido no habríamos criticado. Pero perdió y en la derrota seguramente tuvo algo que ver el hecho de estar solo 7. Ya sabemos que el segundo equipo tenía partido a la misma hora. Pero un par de jugadores de este podía haber ido con el A para darles más posibilidad de victoria. No se trata de pensar solamente en el equipo. También se puede pensar como club.

    30 de septiembre de 2014 en 5:50 pm

  5. dragusin

    Sin acritud y sin animo de polemizar. El club en estos momentos tiene 22 fichas de jugadores. El Bosteko A a veces necesita jugadores y el B sobre todo dirección técnica y creo que entre ambos equipos hay que ayudarse. Propongo que un dia en la semana, por ejemplo el jueves, delegados del A y el B se junten para ver las necesidades del fin de semana. Habría que examinar semanalmente quiénes son los contrarios, donde y a qué hora se juega, cuáles son las necesidades de cada uno de los equipos y que podemos hacer para cubrirlas. Todo esto se debe hablar semanalmente y luego tomar las decisiones pertinentes cara a que ambos equipos puedan cumplir sus objetivos. Cada equipo tiene sus características pero no son departamentos estanco. Ya me direis que os parece la propuesta. änimo a todos, que esto no ha hecho mas que empezar.

    1 de octubre de 2014 en 10:57 am

  6. andujar oliver

    Este fin de semana el A juega el sábado a la tarde y el B el domingo a la mañana. Buen finde para complementarse los dos equipos.

    2 de octubre de 2014 en 10:11 am

  7. txomin

    Desde Kuba y sin tiempo de leer los comentarios, AUPA MUTILAK BURUA GORA ETA EZ ETSI INOIZ. Me voy que se me acaba el saldo de internet, para la vuelta 2-2 y empezamos la remontada! Animo ta besarkada handi bat!

    2 de octubre de 2014 en 10:48 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s