IRAULIREKIN MUNDUAN ZEHAR: Haritz Perez desde Australia

Bosteko Irauli Brisbane, AustraliaAupa Irauli!!
Lehenik eta behin zuek guztiak izugarri faltan botatzen zaituztedala jakinarazi nahi dizuet!! Batzuetan ez da erraza zure auzotik 17000 km-tara bizitzea hilabete gutxi batzuetaz hitz egiten bagaude ere. Familia, lagunak, auzokideak, Anoetako kopa kargatuak eta beste hainbat gauza faltan botatzen dira egunerokotasunean nahi edo ez. Egia da hemen izugarri gauza pila ikusten eta ikasten ari naizela, baina nire auzoa eta nire betiko bizitza egitea ere eskatzen dit nire barneak.

Denboraldiak bukatzen dira udara etortzearekin batera. Irauli futbol taldea zoriondu behar dut urtez urte hezitzen eta hazitzen doazelako eta aurten ere denboraldi polita egin dutelako. Zorionak zuek guztioi!! Ziur nago datorren denboraldian aurten lortutako emaitzak baino emaitza hobeagoak lortuko dituzuela zaila bada ere. Eutsi gogor!!

Azkenik, Bosteko-Irauli taldea aipatu beharra daukat. Denboraldian zehar, ligako talderik onena dela egiaztatu du. Klasifikazioak hitz egiten du eta ligan zehar baieztatu da nor den talderik hoberena. Zorionak Bosteko!! Guzti honek, denok dakigun bezala Final Four-a jolasteko saria ematen du eta hemendik beste sari bat atera daiteke. Aurtengoan Mons-en jolastuko da; eszenatoki polita eta zelai aproposa horrelako ekimen batentzat nire iritziz. Ez dakizue zer nolako inbidia (sanoa bada ere) emango didazuen bertan parte hartuko duzuen jokalari zein zale guztiek. Disfruta ezazue.

Bestalde, ez diot inongo beldurrik datorren asteburuari, urte osoan egindako lana zein izan den ikusita. Beraz, nire konfiantza erabatekoa da partiduak jolastu behar diren arren. Zorte on ekipo eta egurre!! Mailua, mailua eta mailua!!

Udara honetan zuek guztiak ikusteko aukera izango dudalakoan besarkada eta muxu bana,

Haritz Perez, 7

4 comentarios

  1. SonGoku

    Eskertzen da munduaren beste aldean daudenak Irauliz eta Bostekoz oroitzea. 17000 kilometrotara egonik, hemen gaudenok baina begirune gehiago adierazi duzu klubarekiko. Zure ekarpena eskertzekoa da, jarraitzailei hitza ematea baita blog honen helburu nagusienetakoa.

    13 de mayo de 2014 en 6:56 pm

  2. presi

    Kluba prest dago zuri joan etorriko biletea ordaintzeko final four-a jokatzeko beti ere forma fisiko onean baldin bazatoz

    13 de mayo de 2014 en 8:14 pm

  3. Txomin

    Ilusio askoko mezua Haritzek bidali diguna munduko beste puntagatik! Hasta la victoria siempre!

    14 de mayo de 2014 en 2:59 pm

  4. heurtel

    Aupa perezoso!!!
    Zure indarrarekin eta iraulitar guztien animoekin garaipena lortuko dugu!

    14 de mayo de 2014 en 3:27 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s