HARMAILETATIK  

Igandeko hamabiak eta laurdenetan Eibarko Armagiñak taldearen aurkako saioa. Erramu Igandea zen eta Herrerako bidean ereinotza adaxkak zekartzaten hainbatekin gurutzatu nintzen, ez dakit elizatik edo elizarako bidean, edo beharbada sukaldean erabiltzeko soilik.

Hosanna, hosanna kantatzeko eguna zirudien zenbaitentzat, dotore jantzi, erramu eta palmak eskuan hartuta elizara joan eta jai giro berezian garizumaren amaiera ospatu Aste Santuan murgildu aurretik (O tempora, o mores! edo Garai bateko ohiturak!). Ubako ermita inguruan ere kristau ortodoxoak bilduta zeuden beren jaia ospatzen.

Ematen zuen ba Erramu igandeak partidarekin konparantza egiteko aukera, jokalariak zelaitik ateratzean Jesukristo Jerusalenen sartu bezala, ikusle-herritarren txalo, agur eta goraintzi artean. Baina atzoko eguna hilaren 13a zen eta gaur apirilaren 14a eta, kasualitatea, eibartarren aurkako partida. Ezin ba muzin egin 1931an gaurko egunez Eibarren izandako gertaera historikoari. Juan Carlosen aitonaren monarkiak Primo de Riveraren diktadurarekin izan zuen harreman estuak eta ustelkeri politiko nahiz ekonomiko hark prestatu zuen Errepublikaren etorrera. Apirilaren 12ko udal hauteskundeen emaitzak jakin ondoren, eibartarrak izan ziren, goizeko seietan, Errepublika aldarrikatzen lehenak eta udaletxeko balkoitik hiru koloreko bandera zintzilikatzen. Zinegotzi eibartar hautatu berri haiek (10 sozialista, 9 errepublikar eta jeltzale bakarra) erakutsi zuten ausardia eta demokrazia eta aurrerabidearen printzipioekiko atxikipena eredutzat hartu beharko genuke balore nagusiak enkantean salgai jartzen direnean edo azkeneko gadget dirdiragarriekin trukatzen ditugunean.

Partiduak ez zuen historia berezirik izan, irabazteko beharra zuenak irabazi zuen (Iraulik partida txukuna eginez), baina eibartarrek, jokoan ezer ez bazuten ere, beraien aurrekoen bidetik jo eta egin behar zutena egin zuten, partida serio jokatu, futbolaren printzipioak jarraitu eta beraien betebeharra zintzo bete.

Hori dela eta, beraien jarrera aitzakiatzat hartuz, II Errepublikaren argia piztu zuten lehenak gogora ekarri eta omendu nahi nituzke gaurko honetan.

GORA IRAULI eta BIBA ERREPUBLIKIA!!!

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s