HARMAILETATIK

Karlos Kortabarria

Goiz haizetsua Herreran igande eguerdian, baina berriro ere eguerdian, aspaldiko partez.
Beti-Onaren aurkako partida, garrantzitsua biontzat, galduz gero bata nahiz bestea igoera postuetako borrokatik kanpo gelditzen baikinen praktikan.
Irauli, serio, partida irabazten jarri zen (zorte pixka bat medio, ez da ukatu behar), baina bere lana ongi egiten ari zen. Bigarren zati horretan, aldaketen momentua iristen denean, dirudienez entrenatzaile guztiak batera hasten baitira larritzen, Beti-Onako jokalariak han ari ziren, beraien luzamendu, berotze, korrikatxo eta abarrekoak egiten, futbol-zelaian gertatzen zena bistatik galdu gabe. Horietako bat, mutil sendoa alajaina, txupatxusa ahoan zuelarik egiten zituen berotze ariketak eta atera aurretik bigarren entrenatzaileak koaderno gorri handi bat luzatu zion, jokaldiak errepasatzeko, alafede. Eta han ibili zen, serio asko, txupatxusari eragiten zion bitartean, orri batean eta bestean entrenamenduetan ikasitakoa berrikusiz.
Arerioengan horrelako afana ikusita gure aulkiari erreparatu nion eta ez nuen nik halakorik sumatu gure mutilen artean. Berotze ariketak gogoz eta konzentrazioz egiten zituzten, baina ez zegoen han azterketa aurrean egiten den azken momentuko apunteen errepaso urduririk. Ez dakit gureak txuletarekin ateratzen diren edo lezioa ondo ikasita, ezin baitut pentsatu ikasgai gutxiagorekin aritzen direnik (eta hala bada ere, igandean irabazteko nahikoa izan zen). Estrategiako jokaldi guztiak buruz ongi badakizkite memoria ariketa latza egiten dutela esan behar. Ez dago gaizki.
Irauliren aulkian zerabiltzaten paper bakarrak, (paperak, ez papertxoak), Fran bigarren entrenatzailearenak ziren; arbitroak txartela, Franek apuntatu, atezainaren geldiketa eta Franen boligrafoa dantzan, eraso, jaurtiketa, baloi-galtze, eta beti Fran lanean. Ikustekoak izango dira ateratzen dituen estatistikak! Ea zuzendaritzak tablet edo horrelako tramankuluren bat zuzentzen dion bere apunte guztiak era informatizatu-modernoan antolatu ditzan, eta beharrezkoa balitz aulkitik ateratzen diren jokalariek apunteen errepasoa egin dezaten.
Hala ere tablet batekin aulkian egin dezaketena imajinatuz hobe Fran “amanuense” lanetan jarraitzea eta gure gazteek memoria ariketak egiten segitzea, Beraien mesederako, noski.

Una respuesta

  1. txomin

    Geroz ta zaletuagoa naiz zure sekziora Karlos!

    1 de abril de 2014 en 4:44 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s