HARMAILETATIK

Karlos Kortabarria

Udaberriaren estreinaldi honetan Irunera joatea tokatu zitzaigun, Mariñoren kontra jokatzeko, negu giro hotz eta bustian; benetan giro desatsegina etengabeko euri eta fresko baino zerbait gehiago egiten zuen larunbat arratsaldean.

Larunbatean, martxoak 22 egiten zituenean, 182 urte betetzen ziren Goethe filosofo eta idazle alemaniarra hil zela Weimarren, eta haren jarraitzaile sutsuak izanik Iraulin, bere azken hitzak ekarri zituen gogora futbol taldeak: “Mehr Licht, mehr Licht“, “Argia, Argi gehiago”. Horrelaxe atera baitzen taldea futbol zelaira, argirik gabe arerioen atera iristeko. Ez noa partida komentatzera, kronistak bete baitu lan hori, baina argitasun falta nabaria izan zen, lehen zatian batik bat. Eta bukaerarako bonbila pizteko bidea aurkitu genuenean, arbitroak 92. minutuan bigarren penaltia markatuz, jaurtitzaileari argia itzali zitzaion tamalez.

Eskerrak Mariñon jan genuen olagarroa primeran zegoela, hura ilunpetan ere dastatzeko modukoa baitzen.
Arratsaldea osatzeko Bostekorekin genuen hitzordua Gasca kiroldegian, eta ez zait iruditzen jokalariak Goetheren erromantizismoaren oso aldekoak direnik. Partidu serioa, borrokatua eta bukaera arte emozioz betea eskaini ziguten bi taldeak kiroldegian bildu ginen jarraitzaile mordoari. Bostekok kantxaratzeko zuen jokalari kopurua ikusita meritu are handiagoa eman behar diogu taldeari, eta denboraldi osoan zehar erakusten ari den kalitatea, esperientzia eta lehiatzeko grina atera zuen berriro ere. AUPA BOSTEKO!!!
Eta futbolariok, AURRERA, fusible kontua besterik ez da izan eta. Partidu konplikatuak aurrera ateratzeko gai zaretela erakutsi duzue eta oraindik aukerak hor daude. ANIMO IRAULI!!!

6 comentarios

  1. demetradze

    Non jokatzen du Goethe horrek? Schalken?

    26 de marzo de 2014 en 12:19 pm

  2. Ar-mi-arma

    Dirudienez Goethek argi gehiago eskatu zuen hil zorian zegoela. Zer esan nahiko ote zuen Karlosek Irauliren egoera hitz horiekin lotzerakoan?

    26 de marzo de 2014 en 5:27 pm

  3. Txispas

    Ar Miarma, malaje. Solo se habla de fusible, no? Pues se cambia y p`alante. Eso si, queremos corriente continua, no alterna. Aurrera Irauli!!!

    26 de marzo de 2014 en 7:50 pm

    • Karlos

      Hori duk, Txispas, fusiblea erraz alda zitekek eta. Portzierto, ar-miarma edo tokapelotas? AUPA IRAULI!!!

      26 de marzo de 2014 en 7:56 pm

  4. Tok-apel-otas

    Goetheren “jarraitzaile sutsuak” izanik, gu ere, Faustok egin zuen moduan, gure arima deabruari saltzeko prest al gaude?

    27 de marzo de 2014 en 6:33 am

    • demetradze

      Bai noski. Beti egon gara prest.

      27 de marzo de 2014 en 1:42 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s