HARMAILETATIK

Karlos Kortabarria

Asteburuak Bostekoren garaipen berri bat ekarri digu (barka diezadatela jokalariek, ez baita zerutik erori, baizik beraien lanarekin lortu) eta Final Fourreko helburua gero eta gertuago dago. Taldea sendotasuna erakusten ari da eta bide horrek derrigorrez saria ekarri behar du. Bejondaiela jokalari guztiei.

Baina asteko berririk garrantzitsuena ez da egon Errotaundiren kontrako garaipenean, ez eta Pasaiaren aurka lortutako berdinketa garrantzitsuan, baina bai Herrerako futbol zelaian.

Bigarren zatia jokatzen ari ziren, emaitza 0-2koa zen, eta entrenatzaileak agindu zituen aldaketen artean Ander Olaizola itzuli zen berriro txapelketa ofizialeko partidu batera. Izandako lesio larri eta  sendabide luzea alde batera utzita, hor ikusi genuen Ander berriro, zelaiaren erdian, kapitainaren besokoa jantzita, taldekideak kolokatzen, jokoari zentzua eman nahian eta faltaren bat edo beste eginez (txartel hori bat ere?).

Benetan gertaera pozgarria Anderren itzulera, kiroleko irabazte edo porrotek balio erlatiboa besterik ez baitute, horrelako lesio larriaren aurka erdietsiko garaipenaren aurrean.

Zorionak Ander eta, inoiz ez bazara joan ere, Ongi Etorri.

Una respuesta

  1. Olaizola

    Milesker Karlos! Bai zuri eta denbora luze honetan animoak eman dizkidaten guztioi (batez ere, Asier “aitatxo” Suarez). Benetan eskertzen da.

    18 de marzo de 2014 en 11:26 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s