HARMAILETATIK

“Jueves gordo, viernes flaco, sábado regular…” Ba ez, ez zen larunbat ez erregular, ez nolanahikoa izan. Irauliren garaipen berria, eta garbia gainera (1-4), San Migel futbol zelaian, Mutrikun. Baina partidaren komentarioa kronista nagusiari utziko diogu (ez edadeagatik, mesedez, baina egin dezala bere lana) eta nik gauzatxo bat aipatu nahi dut soilik.

Inauterietako larunbata; eguraldi bustia ez, hurrengoa, ez baitzuen egun osoan atertu (eta  nola bota, bestalde); arratsaldeko hiru eta erdiak, zerbaitetarako aproposa, siestarako; Mutrikuraino joan beharra… Eta eragozpen horiek guztiak izanik ere, han azaldu ziren, beti hor egoten diren jarraitzaile batzuk, jokalarien senide batzuk, meritu gehiago, nire ustez, tartekoak izanda horrek daraman sufrikario erantsiagatik.

Atzoko kasuan, hiru azpimarratzeko: Anderren arreba, kamiseta, bandera eta guzti; Haritzen aita, beti hor aldamenean (semeak pilatu dituen puntuak bereak dira, dudarik gabe, baina banaka batzuk aitarekin partitu beharko lituzke); eta Iñigoren aita (atzo ezustekoa, ama ez baitzen hurbildu) partida osoa aterkitik zintzilik, harmailetan zutik eta erne. Beren atzoko sakrifizioak saria izan zuen, Irauliren garaipenaren lekuko izan baitziren, baina beste batzuetan, emaitza lagun izan ez dugunean ere, hor egon dira beste hainbat zaleekin batera.

Badakigu jokalariek zaleen etorrera eskertzen dutela, nola ez!, baina klubaren izenean ere azpimarratu nahi dugu jarraitzaile hauen presentzia, horrelako egun aldrebesean, eta beste guztiena ere partida denetan, zaleen arnasa hauspoa bilakatzen baita taldearentzat. Mila esker eta AUPA IRAULI!!

4 comentarios

  1. Eizmendi

    Argi dago oso jarraitzale onak ditugula. Jokalariek konpromezuak ditugun bezela, iraulitarron jarraitzale askok ere haurten konpromezu ezin hobea erakusten ari dira. Adibide ezin hobea atzoko egunean mutrikun ikusi genuena. Egin zuen egunarekin eta batez ere arratxaldearekin, ordua eta distantzia kontuan hartuta, iraulitar jarraitzaleak, bertako jarraitzaileak baino gehiago zirela esatera hausartuko nintzake eta ala ez balitz ez zen oso urruti ibiliko. Aipatutakoez aparte, azken aldi honetan jarraitzaile gehiago ditugu eta horietako batzuk atzo ere han izan ziren. Eskertzekoa da jokatzen dugun tokian jokatuta, jokatzen dugun orduan jokatuta eta jokatzen dugun egunean jokatuta, beti ere jarraitzalerenbat bertan egotea. Bai guraso, ezagun, ezezagun edo bazkide izan. MILA ESKER partiduero norbait bertan egoteagatik, asko nabaritu eta eskertzen da.

    2 de marzo de 2014 en 8:03 pm

  2. follonero

    Asko gustatu zait “harmailetatik” deituriko sekzio hau. Erabat ados nago jartzen denarekin seguro talde askoren enbidiya dala holako zaleak izatea. Besteak beste ez al da saskibaloi sekzioa jeloskor sentituko konparazioakin?

    2 de marzo de 2014 en 9:34 pm

    • Tokapelotas

      Hi, follonero, zer ari haiz saltsa bila? Heu non egon hintzen, Mutrikun, Eibarren edo etxeko epelean?

      2 de marzo de 2014 en 11:23 pm

      • Saltsa guztitako perejila

        Argi dago hire galderakin, talde bat gutxiezteko afizioa dola blog honetan, bestela kronikakin bakarrik jakin berko zenuke Eibarren zaleturik ez zela egon. Beraz bi aukera bakarrik gelditzen dira, zein izango…

        6 de marzo de 2014 en 6:05 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s