KRONIKA BAINO, KOMENTARIO GISA

Merezi izan duenean laudorioak ukatu ez dizkiogunean lez, oraingoan ezin bide horretatik abiatu. Igande honetan Getariako Keta taldearen aurka jokatu duen partidan Iraulik ez du alabantzarik jasoko kronista honen aldetik, aurreko jardunaldietan erakutsi duen gogoa eta intentsitatea ez baitzaio ikusi gaurko egunean.

Misterrak hasierako taldean aldaketa batzuk egin baditu  ere, jokalari batzuen gaixotasuna edo egin beharreko errotazioak direla medio, ez zait nahiko arrazoi iruditzen ikusi dugun partida kaxkarra egiteko. Eta kaxkarra diot ez getariarrek aukera ugari eta paregabeak izan dituztelako, lehen zati osoan baloi bakar bat jaurti dute eta tamalez langan jo ondoren atezaina jo eta barrura sartu da (0-1), Irauli ez delako gai izan bere jokoa eta erritmoa inposatzeko. Agian hori izan da gakoa, erritmo makalean aritu dela taldea, bizitasun eta intentsitate gutxirekin. Egia da arbitroak ezerezean utzi duela Iraulik sartutako golen bat, Jainkoak daki zein arrazoiagatik (ni neu urruti banengoen baita bera ere), baina taldearen itxura ez da behar bezalakoa izan.

Bigarren zatian berdinketa lortu du taldeak, eta beste aukera pare bat ere izan ditu, baina gaur txispa puntu hori edo beste egun batzuetako zortea falta izan zaigu, eta azkenean getariarrek hiru puntuak eramateko posibilitatea ere garbia izan da.

Irabazi beharreko partida, nire ustez Irauli getariarrak baino gehiago izan daitezkeela ikusi da Herrerako zelaian, baina martxa bat jaitsiz gero, intentsitate bajuxeagoan ibiliz gero arazoak ditugu gure jokoa inposatzeko. Entrenatzailea bera ere ez dugu beste partidu batzuetan bezain bizi ikusi, eta beharbada jokalari batzuek behar dute zuzenketa argiago eta ozenago bat.

Laburbilduz, partida erabat txarra esatera ez naiz ausartuko, baina sailkapenean aurrera egiteko aukera genuen egunean ez dugu erakutsi aurreko egunetako kasta. Ikas dezagula hurrengorako.

Guzti hau nire ikuspegia besterik ez da, eztabaidagarria erabat, eta beste iritzi guztiak eskertuko genituzke, nik eta jarraitzaile guztiok ere.

5 comentarios

  1. Eizmendi

    Jokalari bezela kasu hontan, egia da atzo beste martxa bat gehiago sartzea falta izan zitzaigula. Aukera oso ona genuen pare bat postu aurreratzeko eta nik uste guztiok desio dugun igoera hori lortzeko borrokan era bat sartzeko. Horrek ez du esan nahi ez gaudela hor. Egia da ekipo ” gogorren ” aurka askotan emaitza hobeak edo gutxienez indar gehiagorekin jolasten dugula, baino askotan aurkariek jokatzen duten eraz kutxatzen gera eta hori da daukagun atalik txarrenetarikoa, horri aurre egitea edo buelta ematea oso zaila egiten bai zaigu. Hori atzoko kasua nire ustez. Partidua irabazi beharrekoa eta gogo gehiagorekin eta jolasteko garaian lasaiago jolastuta, aisa irabazteko partidua zela iruditzen zait.

    24 de febrero de 2014 en 2:36 pm

    • Eizmendi

      Esan beharra dago, iritzi guztiak errespetagarriak direla eta ez det aitzaki bezela ezer jarri nahi. Beti ez dira egun onak izaten, ezta partidu onak ere orokorrean. Azkeneko partiduetako jarrera ikusita, ulertzekoa da atzoko partiduari buruz horrelako iritzia izatea. Baina nik bertatik ikusten dudan irteera bakarra datorren astean mutrikun partidu on bat egin eta hiru puntuak donostira ekartzea. Horren ondoren, aurkariak behin ezagututa, buelta ederra egitea eta liga bukaeran goiko postuetan egotea burrukatzeko. GORA IRAULI!

      24 de febrero de 2014 en 2:45 pm

      • Kronikagilea

        Ados nago Eizmendirekin irteera datorren astean partida ona egitea dela, eta horretarako Iraulik badu gaitasun nahikoa. Igoera fasearen bigarren zatian, eta berak dioen bezala, aurkariak ezagututa, erakutsi behar du taldeak duen maila. Aurrera mutilak eta AUPA IRAULI!

        24 de febrero de 2014 en 4:37 pm

  2. lekube

    Guztiz ados, bai kronikagilearekin eta baita Iñigorekin ere. Egia da kontrakoaren erritmoaz edo jokoaz kutsatzen garela askotan, eta atzoko kasuan intentsitate gehiago behar genuela jakin bagenekien deskantsuan askok iritzi berdina genuelako. Bigarren zatian aldatzen saiatu ginen baina, nire ustez lehenengoa baino hobea izan zen, arren ez zen nahikoa izan. Gutxienez badakigu zertan ehin genuen huts, eta datorren asteburuan arazo berdina ekiditen ahaleginduko gara. Aitzakiatzat hartzea nahi ez dudan arren, egia da egiten zuen beroak ez zuela lagundu. Esan duzuen bezala Mutrikun ezin dugu hutsik egin. Gora Irauli!

    24 de febrero de 2014 en 5:47 pm

  3. andujar oliver

    En Alza andan obsesionados con el Irauli. Según P.Gonzalez en DV esta semana les hemos vuelto a ganar. Eso si, esta vez 3-4. http://www.diariovasco.com/v/20140225/san-sebastian/nueva-derrota-roteta-casa-20140225.html

    25 de febrero de 2014 en 6:44 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s