Ispiluaren beste aldean: Bostekoren aurkarien kronika.

Interneten arakatuz Bostekoren azken aurkariaren bloga topatu dugu. Eta interesgarria iruditu zaigu lehengo larunbateko partiduari buruz egindako kronika.

RUIBAL ALQUILERREK ASTINDUA JASO DU LEHEN SAILKATUAREN PISTAN

06-11-2013

95-51 galdu du Bosteko Irauliren aurka eta jaitsiera postuetan jarraitzen du

Ruibal Alquiler de Vehiculosek 95-51 galdu zuen Bosteko Irauliren aurka, iragan larunbatean Donostian jokaturiko Gipuzkoako Lehen Mailako 6. jardunaldiko partidan. Eibarko taldeak partida erdiz eutsi zion bakarrik liderraren erritmoari, eta atsedenaldiaren ondoren etxekoak goitik behera nagusitu ziren, aldea nabarmen handitzeraino. Porrot honekin Ruibalek sailkapeneko azken aurreko postuan jarraitzen du, partida bakarra irabazi duten beste bi taldeekin berdinduta.

Ruibalek bazekien Bostekoren aurkako partida ez zela erraza izango. Aurkariak zerbaitegatik zituen alde handiz irabaziak jokaturiko partida guztiak. Hala ere, Eibarko taldea ondo hasi zen, eta oreka mantendu zuen lehen laurdenean (23-30). Atsedenaldira ere bizirik iritsi zen (44-31), susperraldi baten esperoan. Baina ez, ez zen egon halakorik. Bosteko, ziur asko, Ruibalek azken urteetan izan duen aurkaririk onena izan da eta hirugarren laurdenean erabakita utzi zuen partida (71-41). Azken laurdena irekia izan zen, saskiratze trukaketa, eta etxekoek errenta are gehiago handitzeko baliatu zuten (95-51).

Ruibalen aldetik jokatu zuten: Mikel Arnaiz (8), Will Polanco (7), Mikel Lekunberri, Julen Altzibar (8), Ander Azkue (8) —hasierako bostekoa— Anderson Polanco (11) y Aitor Azurmendi (9).

Partzialak laurdenka: 22-20, 44-30, 71-41, 95-51.

5 comentarios

  1. dragusin

    Polita da ikustea nola baloratzen zaituen aurkariak. Bosteko ospe handiko taldea da gipuzkoa mailan. Horrela jarraitu.

    7 de noviembre de 2013 en 8:17 pm

  2. Zer sentitzen duzue bostekolariek horrelako hitzak irakurtzean «…azken urteetan izan duen aurkaririk onena izan da»?
    Horrela segi, animo Bosteko!

    7 de noviembre de 2013 en 9:22 pm

  3. Txomin

    SonGokuk egindako galderari, benetan arro sentiaraztekoa da aurkari batek horrelako hitzak zure taldearekiko izatea. Baina gure arteko laguntasunean, humiltasunaren esfortzuan eta aurkariarekiko errespetuan oinarritzen ez badegu gure jokoa zaila izango da berriro horrelako hitzaik inorri irakurtzea. Aupa mutilak, larunbatean sendo jun behar gara 7.aren bila! Aupa Bosteko!

    8 de noviembre de 2013 en 4:26 am

  4. ¿Por un casual no habrá encontrado alguien en internet un espejo del partido de fútbol del sábado? Sería interesante poder pasar al otro lado y leer una crónica redactada desde el banquillo contrario.

    8 de noviembre de 2013 en 6:30 am

    • lehendakari

      Esto es lo único que hemos encontrado publicado en el DV

      EL ROTETA LIDERA LA CLASIFICACIÓN

      El triunfo por 3-1 con el que el Roteta vencía al segundo clasificado hasta esta jornada, Irauli de Amara, propicia que los de Altza lideren el tercer grupo de la Primera Regional. Partido interesante el jugado en Herrera entre dos conjuntos que en todo momento jugaba a ganar. Los amarillos del Roteta marcaban en los minutos 10 y 20 de por mediación de Landis y Egoitz.

      8 de noviembre de 2013 en 11:10 am

¡Deja un comentario!