Convocatoria irauli-deusto

Convocados: pako, ugaitz, julen, viti, lekube, iñigo, luxan, ibon, iban, olaizola, ibai, arri, amigo, areitio, blanco,aitor.
No convocados: ioannis, aritz, alvarez, ritxar, david, asier, jon, josu.

6 comentarios

  1. Karramarro

    HABANERA

    Partidu bat geratzen da
    denboraldia badoa
    iritsi zaigu garaia
    prestatzeko hurrengoa
    Mamelenan jarria du
    Matxuk bere bulegoa
    hortik pasatu egingo da
    gure ekipo osoa
    bertan azalduko dute
    bakoitzak duen asmoa.
    Bi urte pasatu dira
    prestatu behar da geroa
    ta guretzat izango da
    baloratzeko nahikoa
    Deustori irabazteko
    jarriko duten gogoa.

    18 de mayo de 2013 en 6:10 pm

  2. Sagasti

    Habanera

    Karramarro bota duzu
    partidu aurreko asmoa,
    baina nik kontatuko dut
    bertan ikusitakoa.
    Irauli ongi ibili da,
    erakutsiaz gogoa,
    baina arbitroa berriz
    ez da izan neurrikoa.
    Matxu, Asier bota ditu,
    suspenditu du jokoa,
    eta ondoren etorri da
    arras okerrenekoa
    Deustuko batzuk Anderri
    eman diote ematekoa;
    lurrean dagoena egurtu
    ez da gizalegekoa.

    Holakoa ikusteak
    tristatzen dute barrena,
    burutik egin al gara?
    Hau al da joko zuzena?
    Partidua ez dute irabazi
    ta galdu dute izena
    zertan aritu zarete?
    hori al da zuen kemena?
    Iraulik zuzen jokatu du,
    egin du egin behar zuena;
    beste batzuei atera
    zaie barrengo txarrena
    Bertan erretratatu da
    horrela ibili dena,
    burua galtzen baduzu
    burugabe alaena!

    20 de mayo de 2013 en 1:36 pm

  3. TEMPLARIO

    El jueves se reanuda el partido. Mala hora 21:30; seguro mal tiempo! Pero hay que ESTAR EN HERRERA!!. A ANIMAR A NUESTROS CHICOS. Y dar ejemplo de comportamiento. GORA IRAULI

    22 de mayo de 2013 en 12:53 pm

  4. Ametz

    Itziarren semea…

    Igandean Herreran zela partidoa
    Deustok eskaini zigun espektakuloa
    Iraulik jarri zuen benetan gogoa
    guri irabazteko zuten arazoa
    Ikusle mordoa
    Iraulik gogoa
    Ez zen bertan bukatu han hasitakoa.

    Partidua bostetan hasia zen garaiz
    ta kanpora baloia ateratzen zen maiz
    garrasika ari ziren lau praile ta hiru apaiz
    ta arbitroak pentsatuz “Hemendik joango naiz”
    Agertu ziren maiz
    zenbait praile eta apaiz
    Eta bukatu gabe moztu zuen garaiz.

    Ez zuen tarte horretan inork golik sartu
    gure jokalariak ez ziren makurtu
    horrela lehen zatia egin zen bukatu
    ta Matxu arbitroak zuen mehatxatu:
    Hau ez da bukatu
    ta baloiak moztu
    bestela nik kalera bidaliko zaitut.

    Ta bigarren zatia hasia zegoen
    gure jokalariak ongi ari ziren
    bankilora arbitroa gerturatu egin zen
    eta Matxu kanpora bidali nahi zuen
    Zer gertatu ote zen
    berak ez zekien
    baina Asier eta bera bidali zituen.

    Aldageletan sartu zen gure arbitroa
    handik ez zuen ikusi gertatutakoa
    Anderri eman zioten ostiko mordoa
    eta ez zen bukatu bertan partidoa
    Tori ostikoa.
    Hirua eroa
    Eta hogeitabia horren antzekoa.

    Partidua oraindik ez dugu bukatu
    falta zaiguna bihar behar da jokatu
    irabazteko ezer baina ezin galdu
    ta berdinketa behintzat merezia dugu
    Herrerara hurbildu
    jokatuko dugu
    Barkatu egin nahi dugu baina ezin ahaztu.

    22 de mayo de 2013 en 5:17 pm

  5. Sagasti

    Ametzen saioa da benetan bikaina
    prestu boligrafoa ta zorrotz mingaina,
    primeran kontatu du Deusturen azaña
    ezin irabazi ta besteari leña.
    Bihar alabaina
    gogor alajaina
    Azkenean hartuko diegula gaina.

    22 de mayo de 2013 en 9:30 pm

  6. Karramarro

    Bederatzi terditan denok Herrerara
    hutsik geratuko da benetan Amara
    partidua irabazten saiatuko gara
    berdinketa ez da nahiko, irabazi behr da.
    Denok Herrerara
    ez izan ikara
    Iraulik izango du han gure bultzada.

    Saiatu egingo gara zalantzarik gabe
    ez gara onenak baina sasoian bagaude
    atera egingo dugu grina eta adore
    zelaian izateko gaur jaun eta jabe.
    Ez direlako hobe
    eta urduri daude
    Partiduak izango du gaur gure kolore.

    23 de mayo de 2013 en 5:58 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s