DENBORALDI AMAIERAKO FESTA / Fiesta fin de temporada

Imagen

2 comentarios

  1. Sagasti

    “Egun da Santimamiña” doinuarekin

    Iraulitarren eguna
    denontzat ospakizuna,
    Ametzagañan bilduko gara,
    hurbildu zaitez laguna.

    Bukatu da tenporada,
    lana txukuna izan da.
    Zalantza batzuk izanda ere,
    aurrerakada eman da.

    Iraulitarren eguna…

    Tenporada amaituta
    duen onena eman du-ta,
    guztiok oihukatu dezagun
    Gora Bosteko Askatuta!

    Iraulitarren eguna…

    Ongi zorroztu patila
    Tente tupea, mutila.
    Guapo etorri eta ondoren
    edozer gerta dadila.

    Iraulitarren eguna…

    Lehenengo bazkaria,
    goxo eta ugaria.
    Zerbaiten falta baldin badago
    hor dago lehendakaria.

    Iraulitarren eguna…

    Postrea hartu ondoren
    eta kafea bederen,
    sari banaketa hasiko da
    ahalik eta ondoen.

    Iraulitarren eguna…

    Futbol taldeko sariak
    urtean irabaziak,
    guztientzat ez badira ere
    denak ongi mereziak.

    Iraulitarren eguna…

    Ondoren Bostekoenak,
    mutil handi ta lerdenak,
    bideogintzan, dudarik gabe,
    izandu dira onenak.

    Iraulitarren eguna…

    Nobedadea badoa,
    badaukagu estrenoa
    lehenengo aldiz kantatuko da
    Bosteko-Iraulin Himnoa.

    Iraulitarren eguna…

    Gero musika garaia,
    bizia eta alaia,
    bakoitzak erakutsi beharko du
    dun dantzarako dohaia.

    Iraulitarren eguna…

    Ospatzeko biltzen gara
    giro ona seguru da,
    gero gazteak, akaso Matxu,
    joango dira Rotondara.

    Iraulitarren eguna…

    3 de mayo de 2013 en 8:56 am

  2. Karramarro

    Ametzentzat erantzuna. Pasaiako herritik doinuarekin

    Zuk eskatu zenidan
    agertzeko laister
    baina bloga ireki dut
    bi edo hiru bider
    ezer ez dut ikusi
    bloga dabil oker
    esatekorik ez dut
    ta ez dut esango ezer.

    Aspertuta bazaude
    piztu telebista
    han aurkituko duzu
    hamaika artista,
    erosi liburu bat
    edo errebista
    edo patinak hartu
    eta egin irrista.

    Blog honetan bertsotan
    gabiltza hiru edo lau
    ta kronikak idazten
    bizpahiru koitau
    debekurik ez dago
    ezta inongo arau
    ta inor ez da animatzen
    horrek harritzen nau.

    Irakurle mordoa
    blog honek daukala
    partaidetza indartzeko
    behar den bezala
    bideratu egingo dut
    eskaera formala
    irakurtzen duenak
    idatzi dezala

    3 de mayo de 2013 en 5:06 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s