LA OTRA CARA DE SANTO TOMAS. BOSTEKO IRAULI 59 – SANTO TOMAS LIZEOA 65

Partido jugado el sábado en el Balda Arena. Poco público. Arbitros normales, aunque uno de ellos es un pelma y va a hablar con los jugadores hasta cuando están en el banquillo.
Hasta ahora Santo Tomas nos habia mostrado su cara más amable. El primer partido lo ganamos en su casa por 13 de diferencia y el dia de su santo tuvimos un gran éxito con el puesto en la Plaza Gipuzkoa. Pero el sábado nos mostró su peor cara.
El partido fue en todo momento muy igualado manteniendose siempre el Bosteko por delante, aunque con diferencias muy exiguas. El primer cuarto acabó nuestro equipo 1 punto arriba. Con la misma diferencia se llegó al descanso.
En el segundo tiempo hubo un momento en que nos pusimos 7 arriba, pero ellos recortaron rápido la diferencia. Y en el cuarto cuarto ellos se pusieron por delante en el marcador. Hubo un mnomento a 3 minutos del final, en el que el Santo Tomas llegó a coger una diferencia de 10 puntos poniendo en peligro incluso el average. Sin embargo nuestro equipo nunca da un partido por perdido y haciendo una defensa en todo el campo y a pesar del cansancia, se fueron recortando las diferencias. Si a falta de 30 segundos llega a entrar un triple que se salió del aro igual el resultado hubiera sido otro.
En definitiva un partido muy disputado, en el que la mejor condición física del Lizeo decantó la victoria a su favor.
Despues de una gran primeras vuelta, llevamos una segunda muy irregular que nos ha llevado a perder todos los partido con los rivales de la zona alta. Sin embargo tenemos una ventaja. Dependemos de nosotros para entrar en la final four y nos queda enfrentarnos con los rivalesde la zona baja de la clasificación . Es el momento de atarse los machos e intentar ganar los 5 partidos que quedan. Así seguro que estaremos en la final-four.
Estos dias de vacaciones han de servir para despejar la mente y mejorar la condición física.
Estos 5 últimos partidos necesitamos a TODOS. A TODOS los jugadores y a la afición.
AUPA BOSTEKO
Anuncios

6 comentarios

  1. dragusin

    Gustatuko litzaidake jokalarien iritzia ezagutzea. Zer pentsatzen duzuen azken 5 partidari buruz,zer aukerak dauzkagun final-fouren sartzeko,nola ikusten duzuen taldea etab… Benga animatu.

    2 de abril de 2013 en 1:31 pm

  2. Arif

    Iluso! Todavia está por ver que un jugador del Irauli o del Bosteko que no sea Txomin nos haga un comentario en el blog sobre el equipo.

    3 de abril de 2013 en 10:07 pm

  3. Karramarro

    Ari naizela…

    Berpizkunde garaia izanik
    berpiztu zaigu Dragusin
    saski baloiko jokalarien
    iritzia nahi du jakin.
    Baina Bostekon jokalariek
    ez dakite nola egin
    daukaten buru arin horrekin
    pentsatu nahi baina ezin.

    Aukerak aztertuko ditugu
    egoera ezagutzeko
    oraindikan bost partidu daude
    bukaera iristeko.
    Pentsatu gabe edo pentsatuz
    final four hortan sartzeko
    hoberena irabaztea da
    aukera asko izateko.

    Batzuk kirola egiten dute
    besteak, berriz, berriketa
    baina aukerak antzemateko
    pentsatu behar dute eta.
    Ezin diegu haiei eskatu
    gehiegizko hausnarketa
    baina bai izerditzeko behintzat
    partidutan kamiseta.

    4 de abril de 2013 en 2:52 pm

  4. Ametz

    Ari naizela… Karramarrori erantzuten

    Karramarrok esandako horrek
    merezi du erantzuna
    egiten duen adierazpena
    bihurtu zaigu astuna,
    zalantzan jarri nahi duelako
    guk zalantzan ez duguna
    Bostekoren jokalarik duten
    pentsatzeko gaitasuna.

    Jokalari on bat izateko
    onena da izatea
    zelaian adoretsua eta
    baloiarekin trebea
    bainan inorri ez zaio eskatzen
    iritzirik ematea
    edozer gauza esatea baino
    hobe isilik egotea.

    Bostekoren jokalarien kontra
    ez naiz jarriko sekula
    ez dutelako horiek agertzen
    inoiz jarrera ahula.
    Ta Karramarro, zuk badakizu
    eta orain ez disimula
    kamixeta izerditzen dutela
    zalantzarik ez dugula.

    5 de abril de 2013 en 6:07 pm

  5. Sagasti

    Ari naizela-rekin jarraituz

    Oporretatik etorri eta

    kriston sorpresa dut hartu,

    blog honetako bi lagun hauek

    pixkat zaizkidala liskartu.

    Jokalarien parte hartzea

    derrigorrez ezin sartu,

    akaso gure jardun petralak

    era batez ditu aspertu.

    Nolako garen jarraitzaileok,

    esango dut nire ustea,

    gu ez garena eskatzen dugu

    izan dadila bestea.

    Beti nahi dugu joko bizia,

    ahaleginez betea,

    gainera partidua irabaztea

    eta iritzia ematea.

    Baina gogoz hartuko genuke,

    zerbait nahi badute esan,

    eta ez baldin bada horrela,

    bueno, konformatu gaitezan.

    Iritzia emateko lotsatu?

    Garbi dago kontraesan.

    Trenean dantza egin zutenek

    ezin dute lotsarik izan.

    8 de abril de 2013 en 5:25 pm

  6. Ametz

    Bizkaiko aberatsekin itzuliko gara.

    Desagertu egin da
    igotzeko aukera,
    zer egin behar duzue
    hemendik aurrera?
    Behatzaile moduan
    gu jarriko gera
    daukagun ekipoa
    goaz aztertzera
    ta hurrengo urterako
    dugun egoera.

    Prestatu nahi dugunez
    Iraulin geroa
    aztertu egingo dugu
    zein den zuen asmoa,
    behatu egingo dugu
    arretaz jokoa
    bakoitzak jartzen duen
    grina ta gogoa
    prestatzeko hurrengo
    urteko ekipoa.

    Behin pentsatzen hasita
    etorkizunean
    galdera botako dut
    orain bapatean
    eztabaida sortzeko
    hementxe blogean,
    zer egin nahi duzue
    datorren urtean,
    goiko mailara igo
    edo gera behean?

    10 de abril de 2013 en 8:27 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s