Vídeo

“IRAULI-INTXURRE”: PARTIDUAREN ONDORENGO ELKARRIZKETAK

Hemen dituzue partidua bukatzerakoan egindako hiru elkarrizketak.

Anuncios

5 comentarios

  1. Txomin

    Oso oso ondo elkarrizketak! Ni Karlos fitxatuko nuke kazetari ofizial bezala, ez du Sara Carboneroren presentzia, baina benetan ondo egiten ditu elkarrizketak! Zorionak!

    18 de marzo de 2013 en 3:45 pm

  2. Ametz

    Karlos agertu zenetik bloga isildu egin zaigu. Inor ez da berarekin konpetitzera ausartzen: ez kronikarik, ezta komentariorik ere.

    Sagastik gustukoa duen doinu bat errekuperatuz, bertso hauek eskaintzen dizkizuet: Bizkaiko aberatsak…

    Lehengo egunean
    partidu ondoren
    Irauli telebistan
    Karlos agertu zen
    kamararen aurrean
    serio eta zuzen
    Carbonero bezala
    galderak egiten.

    Florianek eman zuen
    lehenengo iritzia
    aldatu egin gabe
    bere aurpegia
    “Iraulirena izan zen
    bigarren zatia
    eta garaipena
    zuten merezia”.

    Ibonekin hizketan
    gure Carbonero
    oraingo honetan ere
    izan da portero
    hasieran urduri
    konfidantzaz gero
    baina…orraztu zaitez
    dutxatu ezkero.

    Karlos bihurtu zaigu
    reportero fina
    presentziaz itxuroso
    hizketan arina
    Carbonero moduan
    galderak eginaz
    Carbonero Sara da
    eta ez ikazkina.

    21 de marzo de 2013 en 9:14 pm

  3. Sagasti

    Bizkaiko aberatsak…

    Ametz konfunditu da
    bertso egitian,
    doinua nahastu du,
    gainera betian.
    Presaka bukatu nahi
    ta ardura pian
    osatu dituenak
    ez neurri egokian,
    hamarrekuan ordez
    zortziko txikian.

    Akats txikia izan da,
    ez gaitezen kezka,
    batzuk larriagoak
    egin ditut, ezta?
    Dena den hasiko naiz
    neroni galdezka
    esatari berria
    agertu da eta,
    guapo-gazteago bat
    ezin leike eska.

    Esatari berria
    agertu da, baina
    horixe izandu da
    asteko hazaña.
    Ez kronika txarra ta
    ez kronika apaina,
    ez Andujar Oliver,
    ez eta Egaña.
    Alperkeriak hartu
    dio norbaiti gaina.

    22 de marzo de 2013 en 11:23 am

  4. Ametz

    Bizkaiko aberatsak
    dira haserretu
    egitean bertsoa
    ez naiz konturatu
    Sagastik arrazoia
    berak du asmatu
    gipuzkoar pobre batek
    bi lapurtu ditu
    ta hamarrekoa zena
    zortziko bihurtu.

    Itzuli egingo diet
    lapurtutakoa
    ez dut probokatu nahi
    beste arazoa
    osatuta badugu
    hemen zortzikoa
    beste bertso bat eta
    aurrera badoa
    eta zuentzat hartu
    hamarreko osoa.

    22 de marzo de 2013 en 5:48 pm

  5. Sagasti

    Ametzi errespeto osoz.

    Egindako akatsa
    primeran konpondu
    konturatu ta bela
    bertsoak atondu.
    Hau abilidadea,
    hau azkar zuzendu,
    afizionatu denoi
    zaigula gailendu.
    Bere maisutasuna
    hor erakusten du.

    22 de marzo de 2013 en 6:05 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s