No hay enemigo pequeño. Bosteko Irauli 74 – Astigarraga 66

( Crónica de urgencia aunque con retraso. Ya sé que es una contradicción, pero así son las cosas. Esperemos que Txomin complete la crónica con su visión desde la cancha)
Aunque por la diferencia clasificatória podíamos pensar que el sábado nos esperaba un partido fácil en el Balda, al final hubo que lucharlo a tope para llevarse la victoria.
El Bosteko comenzó muy bien, casi perfecto y acabó el primer cuarto con un 30-13 a favor. Sin embargo en el segundo cuarto las cosas cambiaron. La zona cerrada del Astigarraga se le atragantó a nuestro equipo y se acabó el cuarto 4 arriba. Lo mismo ocurrió en el tercer cuarto, y llegamos al momento definitivo con pocas diferencias. Nunca perdió el Bosteko el mando del partido pero a falta de 43 segundos una falta pitada a Xabi con 4 arriba de la que salió sangrando de la nariz, metió el miedo en el cuerpo a los seguidores de nuestro equipo. Todo se resolvió bien, gracias a nuestro saber estar y al final 8 arriba.
Victoria muy importante que nos mantiene a un punto del líder. Y el sábado a las 6 en Tolosa,  partidazo contra el TAKE, líder de la categoría, a intentar volver a ser primeros. Quedan partidos importantes. A recordar que no hay enemigo pequeño.

4 comentarios

  1. Karramarro

    Aita jainkoak egin banindu doinuarekin jarraituz.

    Etsai txikirik ez dagoela
    Bosteko da konturatu
    Baldara puzturikan sartuta
    bertan egin ziren hustu.
    Lehen laurdenean ongi hasi ziren
    erraz ziren aurreratu
    baina gero hurrengo kuartoan
    besteak ziren agertu.

    Ta hirugarrengo laurdenean
    Astigarraga zen gertu
    Bostekoren ondora iritsi zen
    ta eztarrian geratu.
    Eta Xabiri, azken koartoan
    odola zitzaion lehertu
    eta falta bat probokatuta
    bertakoak ziren beldurtu.

    Horrenbeste beldurra pasata
    Txomin ez zaigu agertu
    eztarrian zerbait sartu eta
    geratu egin zaigu mutu.
    Etorri zaitez, eta ez lotsatu
    hemen dago zure leku
    egindako kronika ziztrin hau
    osatu eta hobetu.

    13 de marzo de 2013 en 12:42 pm

  2. Txomin

    Karramarro eskertzen dut zure gonbidapena kronika osatzeko baina nahiko ondo dagoela iruditzen zait, zehaztasun gehiegirik gabe baina gertatu zena ondo argituz. Sahiatuko naiz hemendik aurrera kronikak berriro egiten azkenaldian, hainbat arrazoiengatik ez bait ditut egin.

    13 de marzo de 2013 en 10:55 pm

  3. Karramarro

    Egindakoa, kronika bezala ongi da. Baina, Txomin, zure zehaztasunak eskatzerakoan
    zuk eskaintzen diguzun gehigarri horretaz ari gara. Eufemismorik erabili gabe baina metafora, metonimia, alegoria, “sinecdoque” eta kiasmoz beteriko ikuspegia nahi dugu.
    Hiperbaton, aliterazioak eta anaforaz apainduriko mezua. Horretaz aparte, nork kontrolatzen du zuk bezainbeste asindeton eta polisindetonen erabilera?
    Horretaz ari gara zure ikuspegia eskatzen dugunean.
    Horregatik, Txomin, blog honek behar zaitu!

    14 de marzo de 2013 en 7:05 am

  4. Sagasti

    Doinua: Aita Jainkoak egin banindu

    Bloga begiratzen hasi eta
    zerbait berririk balego,
    ustekabean azaldu zaigu
    literatur katalogo.
    Hiperbatona, metonimia,
    sinecdoque ta gehiago,
    kontuz Txomin gure Karramarro
    enamoratuta dago.

    Dena dela bota beharko dut
    baita nire iritzia.
    Txominen kronikek daramate
    piperra eta grazia,
    Ongi hasiak, eta josia
    jokoaren analisia,
    beste batzuk saia eta ezin,
    hor dago diferentzia.

    Eta larunbatean Tolosan
    lauetako hitzordua,
    goiz egin behar egun horretan
    eguerdiko otordua.
    Jokatu eta gero, ondoren,
    ez da gauza arrarua,
    zigarrillo ta tejak ekarri
    hori nire enkargua.

    Biharko arerioa TAKE,
    kategoriko oilarra.
    Zein diren ez duzue izango
    gogoratzeko beharra.
    Hoiekin nola, badakizue,
    joko serio eta gogorra
    oilarrari ezproiak moztuta
    ekar zazue gandorra.

    Esan dugu mailako oilarra
    orain arte dela TAKE
    ta haien mailara iristeko aukera
    ongi baldin bazabiltzate.
    Defentsa fuerte, pixka bat suerte,
    azkar eraso-atake,
    partidu hori irabazteko
    aritu behar jo ta ke.

    15 de marzo de 2013 en 12:04 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s