IRAULIREN HIMNORAKO MUSIKA

Hemen dago Irauliren himnoa egiteko sortu den musika. Musika hau oinarria da eta osatu egin behar da. Dena den, pentsatu dugu interesgarria dela letra pentsatzen hastea eta, beraz, letren proposamenak onartzen dira hemendik aurrera. Martxan jarri neuronak.

Esta es la base musical que se ha creado para el himno del Irauli. Hay que completarla pero se ha pensado que estaría bien ir pensando ya en la letra, por eso se reciben desde ahora las propuestas que se quieran hacer. Animaros.

http://www.ivoox.com/irauliren-himnorako-musika-oinarria_md_1859486_1.mp3″ Ir a descargar

4 comentarios

  1. Ametz

    Jendea animatzen hasteko, hor duzue nire proposamena:
    IRAULIREN ERESERKIA

    Irauli da gure taldea
    mundura sortu zinen amets betea,
    jolasten ireki bidea
    ekipoen artean paregabea.

    Irauli, kemena ta grina
    zelaian izan zaitez mendera ezina,
    ez zara besteen berdina
    zuk bihotza daukazu beltza ta urdina.

    EGIN BIDE ELKARTUZ
    IZANA TA IZENA
    ZURE TALDEAN IRAULIRIK
    AMETS TA KEMENA.

    Irauli, hutsetik sortua,
    ez duzu makurtuko inoiz burua,
    indarra ta ametsak bilduaz
    irauli egingo duzu kirol mundua.

    12 de marzo de 2013 en 6:13 am

  2. Sagasti

    Hemen doa ereserkiarentzako beste letra proposamena.

    Aurrera Irauli taldea,
    gogoa, indarra eta adorea
    Aurrera Irauli geurea,
    taldekide guztiei ohorea.

    Sentitu bihotzen beroa
    gu izango gara zuen abaroa.
    Eraiki dezagun geroa
    gure etorkizuna gurekin doa.

    Hemen gaude, iritsi da
    orain da ordua
    Eztarrietan lehertuko da
    pumaren orrua.

    Iraulik badaki bidea
    izerdia, jarrera eta fedea.
    Irauliko adiskidea
    ez ahaztu sekula gure xedea.

    12 de marzo de 2013 en 10:24 am

  3. Karramarro

    Hemen duzue himnorako beste aukera bat:

    Zenbat hots ta zenbat irrintzi,
    deiadarrak, ahotsak eta abesti.
    Zenbat dei ta zenbat abesti
    aho batez kantatzen Gora Irauli!

    Aurrera, Irauli aurrera,
    betirako zaude gure bihotzean.
    Aurrera jarraitu bidean,
    zu bezalakorikan ez da munduan.

    Aurrera joan eta segi
    aurrera Irauli.
    Beti aurrera, beti segi!
    Geurea da Irauli!

    Zenbat poz, zenbat itxaropen,
    zorion, alaitasun eta gozamen,
    zurekin ez dago atsekabe,
    ezin genuke bizi Irauli gabe!

    12 de marzo de 2013 en 5:29 pm

  4. Karramarro

    Barkatu baina lehen estrofa pasatzerakoan nahastu naiz. Horrela litzateke:

    Zenbat hots ta zenbat irrintzi,
    deiadarrak, ahotsak eta abesti.
    Zenbat dei ta zenbat GARRASI
    aho batez kantatzen Gora Irauli!

    12 de marzo de 2013 en 7:01 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s