Vídeo

Bosteko’s harlem shake

Igandean partidua irabazteaz gain, goiz ederra pasatu genuen Bostekoko partaideok.
Horren irudi hemen duzue modan jarri den bideoa.
Disfrutatu!

Anuncios

6 comentarios

  1. Jon B.

    Jodeeeee!!! Grandísimo!! Jajajajajaja estoy llorando de la risa en casa… Jajajaja

    2 de marzo de 2013 en 10:45 am

  2. Sagasti

    Horrelakoa izan bada entsaiorik gabe, kristorena izen behar du Maximiliano egunean.
    Aupa mutilak!!

    2 de marzo de 2013 en 10:01 pm

  3. Karramarro

    Nik ez dut doinua aldatzen. Ari naizela…

    Irauliko jokalari orok
    hasi dira burua galtzen
    hasieran batek edo bestek
    ta orain ari da zabaltzen.
    Ta problema horren arrazoia
    denok badakigu zein den
    neuronak izorratzen zaizkie
    baloia buruaz jotzen.

    Baina Bosteko jokalariak
    nola hasi dira erotzen?
    Treneko bideoa ikusita
    hasi naiz zerbait ulertzen,
    jokalari horien neuronek
    nola jakin behar duten
    horrelako postura hartuta
    norbere burua non den?

    3 de marzo de 2013 en 3:42 pm

  4. Sagasti

    Karramarro beti zuzen zabiltz
    ez duzu arrazoi faltarik
    Jokalariak txolintzen dira
    eta ez dakigu zergatik.
    Kirolaren lesioak ote
    edota gehiegikerik?
    Anoetan mediku asko dabil
    ez al da han sikologorik

    Dena den ez da mediku gauza
    ez nuke hori pentsatu nahi
    giro ona nabarmentzen zaie
    horrelakoetan ere bai
    Gogor, serio aritu eta
    izan konpetitzeko gai,
    baina taldeko kide guztiak
    beti lagun ta beti alai.

    3 de marzo de 2013 en 7:09 pm

  5. Ametz

    Psikologoz jantzi zaizkigu orain Sagasti eta Karramarroa. Baina, nork du benetan psikologo baten beharra?
    Habanera

    Sagasti ta Karramarro
    hasi dira bero-bero
    eta ulertu egiten zaie
    diotenetikan zero.
    Sakontasun horietan
    sartuta jarraitu ezkero
    Karramarrok beharko du
    batiskaforen bat edo,
    ta Sagastirentzat, berriz,
    abioi edo helikoptero
    lainoetan galtzen zaigu
    ta jaistea ez dugu espero.
    Eromena ta arazoak
    ahaztu ditzagun ta gero
    eztabaidak utzi eta
    entrenatu egunero.

    4 de marzo de 2013 en 8:35 pm

  6. Sagasti

    Como parece que el amigo Pierre descansa últimamente…

    Soneto a Ametz

    No nos enfademos, amiga-amigo,
    no te conozco y bien que lo siento,
    no seas poeta de mal asiento
    así con Karramarro y conmigo.

    El enfado lleva úlcera consigo,
    bihotzerre que siempre va en aumento,
    por lo que conviene andar con más tiento
    en esta ocasiones, ya te digo!

    La polémica marcha así adelante,
    con ello que disfruten los lectores,
    y nosotros pondremos más picante.

    Mas no se olviden nuestros jugadores
    que el Irauli, nuevo y rozagante,
    siempre anhela verlos vencedores.

    5 de marzo de 2013 en 12:22 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s