Convocatoria Irauli – Ikasberri

Convocados: Iñaki, Josu, Julen, Lekube, Iñigo, Victor, Asier, Iban, Olaizola, Aitortxo, Alvarez,  Ander B, Ritxar, Ibai, Aritz, Amigo, Areitio, Jon.

Decision tecnica: Ibon, Arri, David, Luxan, Ugaitz, Ioannis.

9 comentarios

  1. seta

    Anoeta ixteko
    Bada orain garaia
    Bihar herreran denok
    Burrukan sartuak.
    Nere bihotzak dio
    Irauli aurrera
    Galdu nahiz irabazi
    Maiteko taldea.
    Nik besoan daramat
    Espiritu osoa
    Zelaian nahiz kanpoan
    Guztiok bat gar.
    Tabernan denok gaude
    Iji eta aja
    Horrek ematen digu
    Indar ta kemena.
    Neri ez zait axola
    Sagastiren rima
    Hurak bait duelako
    Hizkuntza fin fina.
    Azken estrofa hontan
    Nahi nuke nik esan
    Matxuk balio dula
    Pisua urretan!

    17 de febrero de 2013 en 3:07 am

  2. Sagasti

    Eskerrik asko Josu,
    ona berriketa,
    bidea jakiteko
    ematen du beta,
    guztion batasuna
    adorez beteta.
    Gora Irauli eta
    Aupa gure Seta!

    17 de febrero de 2013 en 8:38 am

  3. Karramarro

    Ari naizela, ari naizela,…

    Aurreko baten agertu zinen
    Julen Sanchez, kapitaina
    maitasun hitza aipatu eta
    nahastu zitzaizun mingaina.
    Hasitakoa buka ezazu
    egizu bertso bikaina
    baina oraingoan saiatu zaitez
    hartu gabe hainbeste “kaña”

    Hurrengo komentario batetan
    agertu zen Josu Seta
    futbolaria izateaz gain
    bihurtu zaigu poeta.
    Entzun ezazu, zuretzat daukat
    nik galdera bat gordeta:
    Nolatan zinen bertsok egiten
    atzo goizeko lauretan?

    Ta jokalariei erantzuten
    Sagasti hor berehala
    peloteoan dela dirudi
    Irujon igual-iguala.
    Horregatikan guk uste dugu
    nahiko arrazoia dala
    Izendatzeko blog honetako
    pelotero ofiziala.

    17 de febrero de 2013 en 3:05 pm

    • Sagasti

      Ari zarela, ari garela…

      Din danboleran oraingo honetan
      akats batzuek medio,
      hori dela ta Karramarroak
      atera du komentario
      Ordu txikitan dabilenari
      noiz behinka gertatzen zaio.
      mobileko teklatan behatza
      trabatzea, zer arraio.

      Akaso ni izango naiz orain
      pelotero, beharbada,
      baina gaur goizean talde osoa
      “peloteroa” izan da.
      Liderra Herrerara etorri
      ta buru makur joan da
      Iraulik serio jokatuta
      gaur eman dio pasada.

      17 de febrero de 2013 en 4:34 pm

  4. Pierre Cuadrado

    Emulando a Quevedo. Para el Góngora del Irauli.

    Érase un hombre a este blog pegado
    érase un comentarista permanente,
    no tendrá ni cuadrilla ni más gente
    y vive con el blog a él adosado.

    Que Sagasti es, a pensar he llegado
    un nombre colectivo y representa
    no sólo a una persona, sino a treinta
    por eso él aparece en cualquier lado.

    Comenta todo, crónicas y previas
    con las burlas parece que se crece
    sin enfados ni insultos ni histerias.

    Cuando alguien hace un verso él aparece
    seguro que prepara cosas serias
    y en cuanto acabe yo él empiece.

    17 de febrero de 2013 en 8:18 pm

  5. Sagasti

    Excelente, Pierre, como el de la semana pasada.

    17 de febrero de 2013 en 8:58 pm

  6. Sagasti

    Para Pierre, maestro del soneto (sin coñas).

    No se si me atrevo con el soneto,
    pero empiezo una estrofa, una pirueta,
    que seguro que aparece repleta
    de ripios y apenas nada concreto.

    Aún y todo hoy es nuestro objeto
    la victoria del Irauli, escueta,
    pero que nos acerca a la meta
    de hacer un año más que discreto.

    Ascender? Ya veremos lo que viene,
    disputando los próximos partidos,
    con alguna victoria que encadene.

    Por ello mantengámonos unidos,
    Bosteko-Irauli, es lo que conviene,
    oigan lo que oigan nuestros oídos

    18 de febrero de 2013 en 8:05 am

  7. Ametz

    Doinua: “Nagusia ta maizterra”

    Atzerapenaz hasi zen lehia
    eguerdiko ordu batetan
    huts dexenteak nabari ziren
    Herrerako harmailetan
    Batzuk harea joateko ordez
    zeudelako Anoetan
    lista pasatu beharko dugu
    horrelako egoeretan.

    Ta tuiterreko komentarioak
    tantaka ziren agertzen
    inork ez zuen hango berririk
    deskantsua izan baino lehen.
    Berriro zelaira aterata
    gol guztiak izan ziren
    eta denetan aurrenekoa
    Alvarezek hartu zuen

    Ta garaipena zihurtatzeko
    Ibon aurrera badoa
    buruarekin gogor ematen
    ongi egin zuen jokoa
    baloia sarera bidalita
    luzaturikan lepoa
    badirudi sendatu zaiola
    horren gaizki zuen orpoa.

    Igande hontan izan genuen
    sorpresarikan onena
    kontutan izan beharko dute
    orain Iraulin izena
    Une honetan animatzeko
    ona izan da garaipena
    beste garaipen izan da baina
    ez dadila izan azkena.

    Aurrerantzean jokalariak
    ez zaitezte erlaxatu
    gainontzekoak ez dira hankamotz
    ta ez dituzue ikaratu
    lehenengoari irabazi arren
    ez da “bandarik” sailkatu
    hurrengo astean jarraitzen dugu
    hau ez da oraindik bukatu.

    18 de febrero de 2013 en 6:38 pm

  8. Karramarro

    NON SARTU DIRA…?
    Gaizki ohitu gara blog honetako jarraitzaileok. Edozein unetan begiratu eta komentario berri bat irakurtzeko aukera dugulako. Oso gaizki ohitu gara. Asteburuetako partiduen ondoren hauen kronikak ikusteko aukera eskaintzen digulako. Edozein unetan begiratuta, baita gaueko ordu txikitan ere, beti agertzen zaigu komentario berri bat. Sagastiren bertsoren bat, partiduen prebiak eta ondorengoak, jokalari baten komentarioa, bideo bat. Baita sonetoak egitera ausartu den horren poemak ere.(¡Tú, Quevedo de pacotilla! ¿Cómo fuiste capaz de llamarnos pedantes y luego intentas emular a Quevedo?).
    Eta, gaizki ohituta gaudenez, jasangaitza bihurtzen zaigu itxaron behar izatea. Non daude asteburu honetako kronikak? Non dago Txomin? Nork esplikatuko digu Bostekori larunbatean gertatutakoa? Nork egingo du igandean Herreran izandako garaipenaren kronika? Bertan izan ginenok bizi izan genuen emozioaren apur bat Irauliren jarraitzaile guztiekin konpartitzeko.

    19 de febrero de 2013 en 10:43 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s