EL DÍA DE SAN MAXIMILIANO LA MEJOR FIESTA DEL AÑO

El próximo 8 de junio, sábado, día de San Maximiliano se celebrará la comida anual del IRAULI.FK. Será, exceptuando el día de San Sebastián, la mejor fiesta del año. Mejor que caldereros, carnavales, iñudes y artzaias e incluso que las fastuosas fiestas de Amara Osinaga. Primero habrá partido de solteros contra casados ( habrá que certificar por lo menos tener novia), luego comida en Ametzagaina, reparto de trofeos y baile posterior hasta el final. El final depende del consumo de cubatas que haya por la tarde. Está todo el mundo invitado, jugadores, directivos/as, socias y socios, spónsores, colegas…. Vamos, todo el que quiera acudir. Avisaremos cuando se abra la inscripción. RESERVAD TODOS Y TODAS EL DIA 8 DE JUNIO. AUPA IRAULI
Anuncios

8 comentarios

  1. Karramarro

    ANONIMATOAREN ARRISKUAK
    Errealaren partidua ikusten ari nintzela, eta emozioaren eraginez, blogerako bertso bat egitera ausartu nintzen. Konturatu nintzenerako, jolas bat bezala hasi nuen horrek, doinuz, bertsoz eta errimaz osaturiko obsesio moduan, burua barrutik astintzen zidan. Ilea galtzen hasi nintzen. Etengabeko tortura bihurtu zitzaidan. Aitortu beharra dut Atletiken partiduak barruko egoneza baretzen lagundu zidala.
    Horrelako zerbait gertatzen ari zait Irauliren blogarekin ere. Zuen amaraunean erori nintzenetik zuen eromenaz kutsatu naiz. Duela egun gutxi arte ez nuen Irauli ezagutzen eta orain Sagastirekin obsesionatuta nago.
    Anonimatoaren babesean idazten duenak probokatzen duen efektua da. Eta Sagastik hori badaki. Asmo horrekin egin du.
    Kontu guzti hauek alde batera utzita, San Maximiliano egunerako antolatu duzuen festan izango ditugu aukerak. Alde batetik aurtengo garaipenak ospatzeko, baita izandako porrotak ahaztutzeko eta, baita ere, Sagasti nor den antzemateko. Bertsoak egiten jarraitzen badu buruko ile guztiak galdutak izango ditu ordurako.

    J.A. Kanpandegi
    KARRAMARRO

    11 de febrero de 2013 en 10:27 am

  2. Ametz

    Neuk ere Habanera

    Bosteko taldeak badu
    kaña pixkaren beharra
    azkeneko partidutan
    ahotik joan zaie indarra.
    Kirol egitea baino
    nahiago duzue farra,
    ez da beharrezko izan
    Konturatzeko oso azkarra.
    Pixkana hustutzen ari da
    bete zenuten otarra
    Ohartzen zaretenean
    soilik izango da aparra.
    Dragusinek eman zuen
    lehengoan bere oharra:
    Ez da edozein ekipo
    oraingoan da Alde Zaharra.

    11 de febrero de 2013 en 11:05 am

  3. Sagasti

    Karramarro eta Ametzi, habaneran

    Karramarro jakin zazu
    egia goitik behera,
    zein asmo nuen idaztean
    nire lehenengo habanera.
    Taldeari bultzada bat
    ematearekin batera,
    blogean azal zedila
    pixka bat gehio euskera.
    Ez dut inor kezkatu nahi,
    ez nator probokatzera,
    ez zaitez obsesionatu
    edo joan ospitalera.
    Maximiliano egunean
    denok juntatuko gera,
    ta burusoilik soilena
    akaso izango naiz bera.

    Ametzek arrazoia du,
    Kontuz ibili Bosteko!
    Aurreko garaipen denak
    orain dira ahazteko.
    Partidu garrantzitsua
    deskantsuaren osteko
    Alde-Zaharra taldea
    zuen aurrez aurreko.
    Horregatik abisua,
    inportatzen zaigulako,
    Irauli klubaren zati
    handi bat zaretelako.
    Zaleok bilduko gara
    ta izango gara lekuko,
    otsailaren hamaseian
    historia da handituko.

    11 de febrero de 2013 en 3:16 pm

  4. Elefante papera

    Galdera pare bat:
    Zergatik ” Elemental querido Watson” izeneko artikuluari Asierrek egindako komentarioa (agertzen den bigarrena) Irauliren perfilarekin ateratzen da? Ez al da Azpi blogaren administratzaile bakarra?

    11 de febrero de 2013 en 5:17 pm

    • Sagasti

      Elemental, mi querido Watson.

      11 de febrero de 2013 en 6:01 pm

  5. Karramarro

    OBSESIOAK DIRELA ETA…
    Lehengo batean Sagastirekin obsesionatuta nengoela aitortu nuen. Eta berak, kunplido moduan hartu beharrean, ospitalera bidali nahi ninduen.
    Obsesioak direla eta, une honetan blog honek obsesionatzen nau. Eta agertzen diren adierazpen guztiak irakurtzen ditut. Obsesio honek eromenera eramango nauela uste dut. Dagoeneko mamuak ikusten hasia naiz. Esate baterako, lehengo egunean, elefante batek egindako galdera baten ondoren, ohar bat agertu eta berehala desagertu zela iruditu zitzaidan.
    E, laguntzaile! Hori sendatu beharreko obsesioa al da?
    Horretaz aparte, agertzen ez delako edo “zuhaitzak (obsesioak) basoa ikusten uzten ez didalako” (querido Watson) bloga begiratuz ezin izan dut jakin asteburuko partiduak non eta noiz izango diren. Horrenbeste administratzaile-laguntzaile izanik, inork ez al du hartuko informazio hori emateko ardura. Obsesionaturik bizi garenok eskertuko genuke.
    Por cierto, supongo que el “Txoko de Sena” es un lugar para ir de cena. ¿O, sirve para alguna otra cosa?

    12 de febrero de 2013 en 2:24 pm

  6. Jon B.

    Horrialde honetan eskubiko aldean begiratzen baduzu “Resultados y clasificaciones” jartzen duen atala aurkituko duzu. Bertan Irauli eta Bostekoren partiduak noiz eta non diren begira dezakezu.
    Irauli: Igandea 12:00tan Herrera-n.
    Bosteko: Larunbata 20:00tan Pako Yoldi polikiroldegian.

    12 de febrero de 2013 en 5:56 pm

  7. Jon B.

    Barkatu, Irauliren partidua 12:30tan da.

    12 de febrero de 2013 en 10:32 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s