Convocatoria Urki-Irauli

Convocados: Iñaki, Eizmendi, Josu, Lekube, Julen, Asier, Iban, Olaizola, Blanco, Alvarez, Jon, Ibai, Aritz, Amigo, Areitio, Ritxar, Luxan.

Lesionados: Ioannis, Arri, Ibon.

Sancionados: Victor

Decision técnica: David, Aitortxo, Ugaitz.

Anuncios

6 comentarios

  1. Sagasti

    Doinua: Ari naizela, ari naizela

    Unbera joango garen guztiok
    egin dezagun goraintzi
    Irauli taldea animatzeko
    ozenki egin irrintzi.
    Aupa jokalari guztiak
    segi gogor ta ez etsi,
    beste garaipen bat ospatzeko
    eguna jada da iritsi.

    Nik futbolaz gehiegi ez dakit,
    ez da hori nire xedea,
    baina ziur naiz jokalariok
    badakizuela bidea.
    Jokatu serio, konzentratuta
    eta ez galdu fedea.
    Grina, borroka eta gogoa,
    hor egoten da aldea.

    9 de febrero de 2013 en 10:47 am

  2. Karramarro

    Nabegatzaile kaskarra izanik, sarritan galdu naiz interneteko itsaso zabalean. Halako batean Irauliren unibertsoan murgilduta topatu nintzen. Ez dakit ibilbidea zein izan zen, baina konturatu nintzenerako, zuen blogaren sarean harrapaturik sentitu nintzen. Irauliren amaraunean erorita, eta denboraren poderioz, zuekiko atxikimendua garatuz joan naiz. Irauliren bloga jarraitzen dut, kronikak, Txominen komentarioak, sinatu gabeko edo hainbat izengoitien babesean egindako idatzi eta bertsoak,… irakurri ditut. Baita Sagastik bertsoz jantzita egindako peloteoak. Futbolaz gehiegi ez dakiela dio oraingoan, pilotaz gehiago jakingo duelakoan nago.
    Eibarrera ez naiz joango. Bilbotik gertuegi dago eta. Baina twuiterren jarraituko dut gaurko partidua. Sagastiren irrintzi ozenak hemendik entzungo ditugu gainera.
    Etxean jokatuko duzuen hurrengo partidura gerturatuko naiz. Orduan izango dut ekipoa benetan ezagutzeko aukera. Eta animatzen banaiz bertsoren bat egingo dizuet ere.
    Bien bitartean, AUPA IRAULI!

    9 de febrero de 2013 en 1:48 pm

    • Sagasti

      Karramarroak harrapatzeko balio izan badigu blogak ez dago gaizki. Baina IRAULIK IRABAZI DU eta ospatzdko presazko ale kaxkar hau.

      Gora ta gora beti
      ta gora Irauli
      denok gaude zuekin
      ta ondo ibili.

      Gorantza doa Iraulin kapitala
      eta ahaztu hasiera apala
      gaurtik aurrera aukera mundiala
      Eibarren irabazita
      hori da printzipala.

      Gora ta gora beti
      ta gora Irauli
      denok atzetik gaude
      ta kontuz ibili.

      9 de febrero de 2013 en 5:27 pm

  3. Sagasti

    Hamarreko txikian (ez dakit doinuaren izena, alegia)

    Gorriti non sartu den
    jakin nahi nuke nik,
    atza arratsaldean
    bazuen bertsorik.
    Desagertu dira ta
    ez dakit zergatik,
    ez nauzue utziko
    benetan bakarrik.
    Ez dago Gorriti ta
    ez Elefanterik.

    9 de febrero de 2013 en 5:46 pm

  4. Gorriti

    Bertso egileak non sartu diren
    Sagastik egin du galde
    Elefanteak eta Gorritik
    biek egin dute alde.
    Bati “rolloa” bukatu zaio
    eta Gorriti bestalde
    bertsoak egiteko garaian
    ez ditu egiten debalde
    Iraulik ordaintzen ez duenez
    bilatu du beste talde.

    AGUR ETA BESTE BAT ARTE

    10 de febrero de 2013 en 12:07 am

  5. Ametz

    Ari naizela, ari naizela
    hor ikusten dut Sagasti
    Unbeko zelaira agertu ziren
    bera, Txomin eta Azpi.
    Donostitikan goiz aterata
    berandu ziren iritsi
    ta zelaian ez ziren entzuten
    Sagastin oihu eta irrintzi.

    Lauretan partidua hasita
    hauek ez ziren agertzen
    Tuiterren jarraitzaile guztiak
    hasiak ziren kezkatzen
    Irrintzi ozenak entzun ezean
    ongi hasi ziren jokatzen
    Tuiterra martxan jarri baino lehen
    Jonek gola sartu zuen.

    Ta lehia amaitu zenean
    lehendakaria agertu zen
    tuiterreko konbersazioan
    ZORIONAK esaten
    Horrelakorik ez du balio
    jende guztiak zioen
    Tuiterrean esandako hori
    Unben esan behar zuen.

    10 de febrero de 2013 en 10:19 am

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s