Vídeo

“IRAULI – PASAIA” ENTREVISTA POST-PARTIDO

Publicamos aquí la entrevista que le hemos hecho a Iñaki, nuestro portero en el partido de hoy.

2 comentarios

  1. Gorriti

    Pasaiako herritik…Pasaiako herrira

    Pasaiako herrira
    joan da garaipena
    Iraulin egoerak
    ematen du pena
    Hale ere ez pentsa
    hori entzun duenak
    talde hori izan dela
    bietan onena

    Erditik aterata
    talde pasaitarrak
    lehenengo mementutik
    jo zigun adarra
    gure mutilak, berriz,
    nahiz ta jarri indarra
    baloiarekin ezin
    pasa erdiko marra

    Ta lehenengo zatian
    asko saiatu arren
    Pasaiko jokalarik
    aurrea hartzen zuten
    Korner baten ondorioz
    gola sartu zuten
    ta abantaila horrekin
    deskantsoa iritsi zen.

    Ta bigarren zatian
    Iraulin jarduna
    zalantzarikan gabe
    izan zen txukuna
    Aurrera joango dela
    da uste duguna
    Irabazteko grina
    da Iraulik behar duna.

    Ta hau ez da aitzakia
    nik diot benetan
    merezi genuela
    behintzat berdinketa
    Banatzeko izan zuen
    arbitroak beta
    merezimendu gabe
    hainbeste tarjeta.

    4 de febrero de 2013 en 7:31 pm

    • Sagasti

      Pasaiakoa bukatzeko

      Tuiterra izan nuen
      igandeko irrati,
      gero entzundakoak
      hortikan norbaiti.
      Kontakizun zuzena,
      kristo denak daki,
      kronika ona egin duzu,
      mila esker Gorriti.

      Hasiera kaxkarra
      atzean jarrita
      Pasaiak baloia ta
      gu berriz korrika.
      Horrela ezin asma
      hala da logika
      Akaso ez genuen
      zuzena taktika.

      Entrenatzaile jauna
      hobeto pentsatu,
      hitzak ez dira nahiko,
      taldea antolatu.
      Bigarren zatirako
      genuen aldatu
      Aukeratxoren bat bai,
      baina ezin sartu.

      Azkenean gainera
      ia bigarrena,
      Setak salba omen zuen
      barrura zihoana.
      Bukatu zen partida
      ta haien garaipena,
      hasiera kaxkarra
      hoixe gure pena.

      Datorren igandean
      Gorriti berriro
      izan zaitez gurekin
      hor doa, enbido.
      Zuk kronika eder bat
      idatziaz gero
      nire erantzunarekin
      izango da giro.

      4 de febrero de 2013 en 9:54 pm

¡Deja un comentario!

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s